inprimatu
Zelain aldean
Izenburua:
Zelain aldean
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
93

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bertsolariak pena

 

Mujika, Luis M.

 

 Bertsolariak pena

 bertso bustitan dena

 

 Arrats makurren erreguz,

 oroi zaharren sentimenduz

 abots mingotsak sekretu,

 euskal koblariak pena

 eresi bustitan pena

 uda bihurtuz negu...

 

 Bertsolari, bertsolari,

 kitar zaharrarekin larri

 zer ahozkatzen zara ari,

 euskal koblariak pena

 eresi bustitan dena

 gozoa itzuliz gazi.

 

 Bertsoak doinua erraz,

 uda doalarik beherantz

 alegria, baina, eskax,

 euskal koblariak pena

 eresi bustitan dena

 xirula mindu baten antz.

 

 Zergatik beste notarik

 (beltza bihurtuaz argi)

 kitartxo umilak ez dari...,

 euskal koblariak pena

 eresi bustitan dena

 herri hautsiaren graziz...

 

 Bertsolariak pena

 kopla bustitan dena

 

 Kitar-doluaren eresi

 (joan behar ta ezin geldi)

 ur sakonetara da jeitsi

 eta zure barneak erre

 (aih, aih, zer, zer?),

 penaz baizerade leher...

 

 Bertsolari,

 zure kopla makurrak

 pena baino ez dari...

 


inprimatu