inprimatu
Bertsolariak pena
Izenburua:
Bertsolariak pena
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
91-92

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jaundone Jacueco hiriari madrigala

 

García Lorca, F.

 

 Jondone Jacuen euria,

 ene maite eztia.

 Airearen camelia çuria

 lanho-artean dirdiratzen da eguzquitara.

 Jondone Jacuen euria,

 gau ilhunean.

 Cilharrezco eta ametsezco belarrec

 ilhargui hutsa estaltzen dute.

 Carrican ilharguiari beha ieçoc,

 harrizco eta crystalezco auhena.

 Haice galduan beha ieçoc,

 heure itsasoaren itzala eta hautsa.

 Heure itsasoaren itzala eta hautsa,

 Jondone Jacue, eguzquitic urrun;

 Goiçaren ur çaharra

 ene bihotzean ikaratzen da.

 


Dendaco umearen cantica

 

García Lorca, F.

 

 Cilharrezco Hibairen gainean

 gaita bat du Buenos-Airesec;

 bere aho ilhun bustiarequin

 ifarreco haiceac jotzen du.

 Ramón de Sismundi gaisoa!

 Han, Esmeralda calean,

 escobarequin escoba,

 estanteetan eta caxetan hautsa.

 Bukaeraric gabeco caleetan

 gaileguac paseiatzen ciren,

 pamparen celhai verdean

 haran impossible baten ametsetan.

 Ramón de Sismundi gaisoa!

 Urezco muiñeira ençun çuen,

 ilharguizco çazpi idi bere orhoitzapenean

 bazcatzen ciren artean.

 Hibaiaren bazterrera joan cen,

 Cilharrezco Hibaiaren bazterrera.

 Saratsec eta çaldi mutuec

 uraren beira hausten dute.

 Gaitaren deithore malenconiatia

 etzuen aurkitu,

 gaitari handi-gaitzac ahoa nola

 hegalez loratzen çuen etzuen ikusi;

 Ramón de Sismundi gaisoac,

 Cilharrezco Hibaiaren bazterrean,

 arrats ilhunean ikusi çuen

 lohizco murru gorria.

 


Muthil hilaren nocturnoa

 

García Lorca, F.

 

 Isilic goacen hibiaren bazterrera,

 muthil ithoa ikustera.

 Isilic goacen airearen baztertxora

 hibai horrec itsasora eraman baino lehen.

 Haren arima tipi eta çaurthuac negar eguiten çuen

 lertxunen eta belarren usainen azpian.

 Ilharguitic ur hamildua jausten cen,

 mendi bilucia liliz estaltzen çuela.

 Haiceac itzalezco cameliac uzten cituen

 haren aho tristearen arguiçagui eiharrean.

 Menditic eta celhaitic çatozte, gazte bilo-horiac,

 muthil ithoa ikustera!

 Basotic eta haranetic çatozte, jende ilhuna,

 hibai horrec itsasora eraman baino lehen!

 Gorthina çuridun itsasora eraman,

 berta urezco idi çaharrac baitoaz eta baitatoz.

 Ene, nola cantatzen çuten Silgo çuhaitzec

 ilhargui verdearen gainean, dambolin batec beçala!

 Muthilac, goacen, çatozte, sarri, laster,

 hibai horrec itsasora baitaramaquit!

 


Rosalia Castro hilarentzat sehasca-canta

 

García Lorca, F.

 

 Jaiqui hadi, adisquidea,

 egunaren oilarrac ençuten baitira!

 Jaiqui hadi, maitea,

 behi batec beçala marruma eguiten baitu haiceac!

 Goldeac badoaz eta badatoz

 Jaundone Jacuetic Bethleema.

 Jaundona Jacuetic Bethleema

 aingueru bat doa onci batetan.

 Cilhar finezco onci bat,

 Galiciaren mina cecarrena.

 Galicia etzan eta gueldia,

 belar tristeez muthatua.

 Hire ohea eta hire biloen ithurri belça

 estaltzen duten belarrac.

 Itsasora doacen biloac,

 bertan baitute hodeiec bere uso-habia.

 Jaiqui hadi, adisquidea,

 egunaren oilarrac eguuten baitira!

 Jaiqui hadi, maitea,

 behi batec beçala marruma eguiten baitu haiceac!

 


Jaundone jacuen ilharguiaren dança

 

García Lorca, F.

 

 Beha ieçoc galai çuri hari,

 beha ieçoc haren gorpputz çaurthuari!

 Hilotzen Basa-herrian

 dançatzen duen ilharguia dun.

 Beha ieçoc haren gorpputz çaurthuari,

 itzal eta otsoengatic belça.

 Ama: Ilharguiac dançatzen din

 Hilotzen Basa-herrian!

 Loaren athean bertan,

 norc gaurtzen du harrizco çaldia?

 Ilharguia dun! Ilharguia dun,

 Hilotzen Basa-herrian!

 Beguiac hodeiez betheric dituela,

 norc behatzen deraue ene begui ilhunei?

 Ilharguia dun!, Ilharguia dun,

 Hilotzen Basa-herrian!

 Urrhezco loreequin ametsetan,

 ohean hiltzen uztan.

 Ama: Ilharguiac dançatzen din

 Hilotzen Basa-herrian.

 Ene alhaba, ceruco haicearequin

 bat-betan çuritzen naun!

 Eztun haicea, ilhargui tristea dun

 Hilotzen Basa-herrian.

 Norc eguiten du incirina,

 idi handi-gaitz eta malenconiatiaren ancean?

 Ama: Ilharguia dun, ilhargia dun

 Hilotzen Basa-herrian.

 Bai, ilharguia, ilharguia,

 erratzez coroaturic,

 dança eta dança eta dança,

 Hilotzen Basa-herrian!

 


inprimatu