Aurrerapena
Iturbe Balda, Martin
Aurrerapenaren
beso luzea
argitsu doa
gizartean zehar,
giza-arnasari
larru berria
erantsi nahiean.
Gizakien
kutizi-gosea
berritasunaren
eraztunarekin
ezkondu da.
Eta gaur...
gaurregun...
Aurrerapenaren
sabeletik
jaio diren
haur berriak
eguzkiaren
goizsentia
ez dute ezagutzen.
Autobusera
garaiz iritsi beharrak
oin bizkor
egin du
ikasle goiztarra.
Arrotz zaio gazteari
zelai-ertz batetan
bera bakarrik eserita,
musika burrundalariaren
laguntzarik gabe,
ordu betean,
lore eta belartxoen
doinu aberatsa
ahogozatzeak dakarren
atsegiņa.
Garai berriak
esnatu dira.
Aurrerapena dabil
sinfonia berrien
gidari...
Aurrerapena...!!!!
|