Jakintsuen azala
Iturbe Balda, Martin
ĞEuskal
Literaturaren
Historiağ.
ĞEuskal
Gramatikağ.
......
......
Zenbat
egongela zabal
apainduri luzez
jazten dituzten
euskal-idazle
ospetsuen
arroslore ederrek!
Haritz-ohol
mardulez
eginiko
apal gozoak
olerki-doinuz
abeslari
agertzen dira
egitura berriko
etxe borobiletan.
Liburu-orriak besarkatuz
bizi zen
hauts ilun iraunkorrak
apaindu zidan,
Arestiren
olerki-xortak
galdegaia
nola zerabilen
jankin-guraz
inguratu zen
nere behatz zoroa!!!!!
|