inprimatu
Dirua
Izenburua:
Dirua
Sinadura:
Martin Iturbe Balda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturbe, Martin

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
77

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Altzak ez du bihotzik"

 

Iturbe Balda, Martin

 

 Ilberan inausi zuten

 mendiko

 zuhaitzondorik

 sendoena!

 Pipiaren

 hortz iresleak

 pesta gozoa egin du,

 giro makurrean

 epaia eman zaion

 zuraren bihotzean.

 Ilgorakoa baida altza!

 Garbiegia da

 zuhaitzondo honen

 mingaina

 gezurtien baratzan

 itsats dadin.

 Bihotz txuriko

 landarea

 ito egiten da

 aizkora koskatuaren

 hortzetan!!!!

 


inprimatu