inprimatu
Ezkilak ari dira
Izenburua:
Ezkilak ari dira
Sinadura:
Josu Baez
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baez, Josu

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
97-98

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Basajaun

 

Mujika, Luis M.

 

 Basoan harro Basajaun,

 sabel gogorrek zigormen

 Aitzulo eta aterpeetan

 mailu gaitzak dabiltze,

 mahats-mordo suminduen

 izuikarak zapore

 (Basajaun, zure zangoak

 handia luzamen,

 harkaritz eskergek ere

 izua dizute),

 soro-landen zehar Basajaun

 gari urrezkoen ereile,

 gauero beso baldanaz

 hilargiari kolpe...

 


Sugaar

 

Mujika, Luis M.

 

 Ataun-go otabeltzetan

 Sugaar-ek goragale,

 arratsaren asmo gaitzak

 su gorizko kare,

 listu gori sei sugeek

 (su horren oinaze!),

 Ataun-go hibai-mendiak

 sugarrezko labe,

 Jaun Zuriak Bizkaian

 Sugaarra emazte...

 


Herentsuge

 

Mujika, Luis M.

 

 Herentsugeak edari

 gauero burdin irakin,

 Baltzola-n, eta Orduña-n

 isatsez

 zigorkatzen dabil...

 

 Piztiaren erauntsiek mailu,

 suge beltzak zazpi buru,

 fosforo gaiztoek oihu,

 zulo izkutuek mehatxu...

 

 Itsasgorrietan ziplo

 gordetzen da

 izurdea antzo

 (zenbat gizon jan dek,

 esan, bart arratsez?),

 itsas-olatuak harro,

 urrunean gorrizko lauso...

 Aih, Herentsuge,

 hemendik alde...

 


Mikelats

 

Mujika, Luis M.

 

 Mari-ren semeak

 lurpean egarri,

 lurpeko itsasoak

 saltorik aunitz,

 -Mikelats,

 Mari-ren isatsa

 nola duk hain handi,

 Hodei ta Eate

 atzetik

 baloi gorriak

 atzematetik,

 baserri-atarietan

 dizdiz oineztarri,

 ekaitzen gurpila

 gainbehera arinki...

 


Inguma

 

Mujika, Luis M.

 

 Gauean biraka

 Inguma ta Aideko,

 Inguma-ren atzaparrak

 zein gaitzezko,

 gauaren maindirean

 kezkarik franko,

 -«amadre Santa Ana,

 bart egin dut amets,

 gaur gauez, ordea,

 eizu ene partez»...

 


Hilargia gurean

 

Mujika, Luis M.

 

 Ortze goian loguraz

 hilargi-amandre,

 bere eraginez gozo

 gauzak emakume,

 gau nagian argia

 hildakoek more,

 kanposantuan loa

 argi ilunen mende,

 gauzak oro gaupean

 hatsa ta hilargite,

 artoek lo makurra

 soroetan berde,

 zumarrondo ta haritzen

 adarrek dolore,

 neska hilargiari so

 izorraren ustez,

 eragin bizkorren hitsaz

 izterpean suge,

 hilargi-hilargipean

 gauak gau-kolore...

 


inprimatu