Nebulae
Larraņaga, Remi
Gurutzez jositako
ate zaharraren oroimena.
Amaika sorgin ibilitako ataria.
Beren orma zaharrak, belarrez eta
mahatsez jantzitakoak.
Itza ixiltasuna, ezin uka maitasuna.
Pago bat dauka begira aurrean erne.
Zur-aitz zaharra bizi zendun zuk
ekaitza.
Apaingarriak aizeak, eraman ondoren
berriro ere eguzkiaren irteera,
eta berarekin batera txorien abestia.
Lasai eta Paketsu izan dadin bizia
baratza onetako landareak, indartsu
hazi dira
Nere biotz gorrian
dagoen odolak
izan dezala, lurrarentzat bizia.
Egoerako bidean agertu gera
luzea eta arina
gorputz gabea.
Aurrera begiratuz
oztopoz jendea
burua saldu dute zerrautsez betea.
Udazkena joan zaigu
negua ihesik doa
zuaitzak apainduta
agertuko dira.
IZARRAITZ
Sorgin! Zaldiz biurtu nairik
hor zabiltz mendian,
haitz baten gainean
gau erdiko ilargitan.
Doinu berezia aizeak emana
ilargia bizia
dagoela esatea.
Zuk eman diozu bizia
lurrari eskainita
mendiko edertasunaren
jabe egin zera.
Entzun izar
haitz bakoitzean
eseri luzaroan.
Haitz-Ko
Haitz-Pe izarra dutel erne!
Ez nuen uste
gaur egun horrelakorik
egongo zenik,
bainan agertu da bat
gizarte berri ontan.
Bai, zuri ari naiz; bai, zuri.
Egoera larriak zure bizian,
Zure bihotz gorria laztandu nuen,
Orduan zure begietan
irripar bat azaldu zen.
Olatu handi urdin batek esnatu ondoren
ikusi nuen ametsa. Gaua luzea izan zela
ilargia nintzala,
bainan izarrik ez zegoen inguruan, eta
orregatik itsasora erori nintzen.
Itsasoko urak bihotza garbituz
maitasuna indartu.
Euskalerriko mendietatik
eguzkiaren argi gorria, orduekin batera
su gorria.
Berriro ere ilargia, bainan gaur gauean
izarrak ikusten dira. Eskerrak itsasoari
eskerrak eguzkiari, bihotzez Euskalerriari.
Oi! MARI, Aitorren artaldetikan
irtendako sorgina.
Anbotoko euria, Ernioko izotza eta
Gorbeako ekaitzaren jabea.
Hor zabiltza zuriz jantzirik,
Baso-Jaunaren heriotzaren bila.
Ura, aizea, eguzkia, ekaitza, itsasoa eta
mendiak zure menpean dabiltza.
Zure bihotzaren berotasunak
epeltzen du euskaldun giroa.