inprimatu
Haritzezko hilkutxa
Izenburua:
Haritzezko hilkutxa
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
83-84

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nire eskua doa hutsunean

 

Mujika, Luis Mari

 

 Nire eskua doa hutsunean

 -hutsune betean-,

 nire eskua doa

 isildura izkutuan...

 

 Izakien zokoa barrenbetetzen ari naiz,

 gauzen eza ta gabezia

 barrenbilzen ari naiz,

 nire eskuz aztatzen eta populatzen

 itzalen desargia,

 nire eskuz (tasunaren ozeanoz)

 ezdadea baiezkoa egiten,

 gizonaren asmoa

 emankorragoa bihurtzen...

 

 Su bejetal-izugarrien itsasoak

 giza bakea zigortzen,

 laben bultzada agonikoa

 haragien metalean hausten,

 basakatuen zain zapalduak

 une oro ematzen,

 hilargiaren hitz ludikoak

 lubizitan higitzen

 eta gesalaren asmo gazia

 urpean gozatzen...

 

 Bai, eskuok lan da lan ari dira

 hitza izateari ematen,

 tasuna ezari eskaintzen,

 ur gaziari

 katilu nagusia opaltzen...

 


inprimatu