inprimatu
Nire eskua doa hutsunean
Izenburua:
Nire eskua doa hutsunean
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
82-83

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gizon kosmikoa

 

Mujika, Luis Mari

 

 Han zebiltzen ekiten

 basurdeen haginak,

 han zebiltzen jarduten

 asmo zitalen doinu makurrak,

 han zorigaitza ta erorbeharra

 setaz sumintzen.

 

 Hitz bizkor-geometrikoak

 asmoaren gelatan borrokan,

 arrubioek seme ernegatuak

 erditzen zituzten,

 galburuaren mozkor lodiak

 burua apaltzen zuen,

 ezinaren aurka ekiten zuten,

 labe, sabel ta zakilen lehiak

 adatsak -dena makal, dena baldan-

 arratsari eskaintzen ziren,

 mundu bolkantsu, arrazoingabeak

 gizonen adimenetik ihes egiten zuen,

 ni hilargiki, eguzkiki

 gauzetan isladatzen nintzen,

 begien sua izarren dardaizoz

 nahasten zitzaidan,

 ozpin irainduen hitza

 astinagoa gertatzen zen

 eta itsasoak kristalen irakinean

 gizon kosmikoa

 legarik gabea,

 legerik gabea,

 mugarik gabea

 experimentatzen zuen...

 


inprimatu