inprimatu
Pikoketa-ko pagadian
Izenburua:
Pikoketa-ko pagadian
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
79

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Txalapartak gan-dan-ban

 

Mujika, Luis Mari

 

 Txalapartak gan-dan-ban,

 txalapartak dan-ban-gan,

 txalapartak ban-gan-dan...

 

 Herio ta amorea

 elkar borroka zaizkit,

 arratsak jalgi itagiak

 oraindikan zintzilik,

 herioa zoro dator

 maite-hariak hautsiz,

 kosmoak basapizti ta

 zezen beltzen erauntsi,

 ekaitzen, ozeanoen

 otzikarak ilundi,

 azkazalen ahaleginak

 setatiegi dabiltz,

 altxairuen altxagurak

 bizkorragotzen antsiz,

 ozpin suminduak ere.

 deadarka barrendik,

 kolpeak, zartakoak ez

 leunberatzen oraindik,

 herioa ta amorea

 elkar borroka zaizkit,

 dena errape gizen ta

 mahats bilduen lubizi,

 izan, izan, izan nahi dut,

 bainan ez jasan soilik,

 borroka, agonia, lehia

 ene hitzen geografi,

 jo, hautsi, apurtu behar,

 aih, jarraitzeko bizi...!

 

 Txalapartak dan-ban-gan

 


inprimatu