inprimatu
Lur-Amak hatsa lodia
Izenburua:
Lur-Amak hatsa lodia
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
77-78

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sagar goza jaten...

 

Mujika, Luis Mari

 

 Txoria adar xumean

 segar geza jaten,

 txoria zuhaitzean

 morroin sagarraren,

 xurga ta xurga nabil

 muina izatearen,

 "hau, hori ta bestea

 gizonen etsipen",

 ah, jotzen ta kolpatzen,

 hausten ta zigortzen,

 igotzen eta jeisten

 nabil etengabe,

 "bizi behar nahitaez,

 gauzak utzi ihesten...",

 txoria nagitu da

 hainbat limoi jaten,

 sagarraren mamiak

 bigundura gailen,

 "jaio ta bizi behar,

 ikasi etsitzen...",

 ezinbesteak ez du

 irteera besteren,

 "zaidan hau beste izaten

 ze zaila gertatzen",

 txoria adar xumean

 sagar geza jaten...

 


inprimatu