inprimatu
Jaio naiz zure hegaletan
Izenburua:
Jaio naiz zure hegaletan
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
74

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nire hitza

 

Mujika, Luis Mari

 

 Nire hitza berea da,

 nire hitza hazia bezela

 udagoenaren sabelean,

 katilu hotzaren ur asperrak

 ez du niregan ikaspen,

 nire hitzak gauaren itzalpea

 harridurazko argiz,

 astiro ta larriro

 hitzok dabiltz

 ederra kreatzen...

 

 Nire hitzean,

 nire irudimen ta pentsamenean

 gauzak "dirade",

 gauzek "diraute",

 gauzek "izena dute",

 inguruak nire berban aurkitzen

 goiduraren elkarte,

 lexikoak eta legeak alferrik dabiltz

 hesiak jartzen,

 nik gauza itzalen mamiduran era

 ederdura topatzen,

 ezaren geografiak

 ez nau beldurtzen,

 fruta helduaren amorrazioak

 irudimena dit zigortzen,

 hitzaren aizkorak

 bertsoaren soina moldatzen,

 verbum edo hitz honetan

 gauzagoa, izanagoa

 naiz etengabe sentitzen...

 

 Nire hitza beti da goren...


inprimatu