inprimatu
Poesia para Agustin Ibarrola
Izenburua:
Poesia para Agustin Ibarrola
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
38-41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Profeta bati (Jurgi Oteitzari azaldu nahirik)

 

Aresti, Gabriel

 

 .........

 ezpaitdidate esan

 nor den

 bietatik

 emazurzago.

 Egia da Oteitzaren eskultura ez dudala

 nik konprenitzen,

 baina ni eskolarik gabeko gizon bat naiz,

 eta hori ez da harritzekoa.

 Baina Jurgi Oteitzak nire poesia konprenituko du,

 dudarik gabe,

 gauza errezagorik ez baitda inoiz

 gizonaren eskutikan

 atera.

 Jurgi Oteitzaren eskultura konprenitzeko

 bista luzea behar da,

 baina nire poesia konprenitzeko

 ez da behar

 belarri zorrotzikan,

 agian

 harek listoentzat eskulpitzen zuelako,

 eta nik

 tontoentzat

 eskribitzen

 dudalako.

 Nire poesia oso merkea da,

 herriaren ahotik hartu nuen

 debalde,

 eta debalde ematen diot

 herriaren belarriari.

 Orain Jurgi Oteitza

 ez dakit nun

 egonen den.

 Ni hemen nago,

 Basurtun;

 gaur kontuak atera ditut

 eta etxera bihurturik ikusten dut

 oraindik

 oraindik

 telebista bat erosteko

 ez dudala

 aski

 irabazten.

 Bista laburra dut, eta nire sudurraren aurrean dagoena

 ikusten dut

 bakarrik.

 Zer egin behar dudan

 inork esan dizaidan

 nahi nuke.

 Hainbeste atetan jo nuen nire

 denborako egunetan,

 hainbeste esku bilatu nuen adiskidetasun

 bila,

 hainbeste andreren aurpegiei so egin nien

 karino bila...

 Baina orain ez dago bihurrerarik.

 Jurgi Oteitzak ez du jadanik

 eskulpitzen,

 ...........


inprimatu