inprimatu
Ezkutu edo dukat banatan saltzeko bertsoak
Izenburua:
Ezkutu edo dukat banatan saltzeko bertsoak
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
32-33

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Astepeko sekretarioaren bersoak

 

Aresti, Gabriel

 

 1

 

 Berriak

 

 43.

 

 Eldu berria naguan erri

 Orrek ez dirudi dama

 Beti prezio karu batian

 Gordetzen duana fama

 Ori da nere ama

 Ta berekin darama

 Odolian luzemia

 Ala ta guzti deklaratzen naiz

 Euskalerriko semia.

 

 49.

 

 Zerua dago goibelik eta

 Laņua dabil ibaian

 Alako egun asko ikusten

 dirade sarri Bizkaian.

 Nekazariak laian

 Duaz azken amaian

 Pobreza andi batera

 Jainkuak eman bezaie laster

 mejoratzeko aukera.

 

 2.

 

 Zaharrak

 

 64.

 

 Hemen nago garzela barnean,

 honera naute sartu,

 zerri eta zorri hoien kontra

 ninzelako ausartu.

 

 65.

 

 Hemen pagatzen dut

 nire errurik eza.

 Ni naiz

 Traketsa.

 

 66.

 

 Merezi dut

 zihorra.

 Ni naiz

 idorra.

 

 67.

 

 Hemen

 maiz

 hiltzen

 naiz.

 

 68.

 

 Haien

 zai

 diot

 bai.

 

 69.

 

 Ez dut

 indarrik,

 gizontasunaren hondarrik.

 


inprimatu