inprimatu
Hitz eta mintz
Izenburua:
Hitz eta mintz
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
28-30

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kopla gisa ero batzuk

 

Aresti, Gabriel

 

 3.

 

 Gatazka hamorratua,

 burrukaldi hertsia.

 Buztina hilaren kontra,

 genbiltzan izakiak.

 Ilunpeko erreinutik,

 agertu zen bizia.

 

 13.

 

 Babilonian katibu,

 baitgeunden euskaldunak.

 Idiak uztarri-pean,

 ziren gure pareak.

 Hantxen genbiltzan gu nola,

 astoak zama-pean.

 

 22.

 

 Zimiorik zaluienak,

 utzi ditu zuhaitzak.

 Hibaiondoko haretan,

 markaturik behatzak.

 Arrokartean gizonak,

 ematen ditu urratsak.

 

 30.

 

 Eremuko harroketan,

 armiarmak kantari.

 Hare-arteko ziloan,

 ez dago denborarik.

 Mendietako errekan,

 urak daude gaur gazi.

 


inprimatu