Hariztia
Aresti, Gabriel
1.
Orain hemen nago, eremu latz honetan.
Nire gurariak galdurik, lur hauetan
arbola adar-gabeen parea naiz orain.
Landare zekenak baitdaduzka eremuak,
erratzak harean, haitzetan kalamuak,
nire arima dago mirari baten zain.
Lizardia
Aresti, Gabriel
16.
Gauzok ikusten diren
lizardi doilorra!
Munduan zerbait
bada, zu zara
zaharra!
Nire lepoan
jarri zenidan
uztarriaren
gogorra!
Gauzok ikusten diren
lizardi doilorra!
Iratze ederra
Aresti, Gabriel
23.
Ni ba nindoan, kantaturik,
Galtzada luze batetik.
Zer egin nuen ez nenkien, ez dut jakin nai ezer nik:
Nire gauzetan,
azioetan,
ez dago zuzenbiderik.
Lore-mendia
Aresti, Gabriel
11.
Zekiat nor haizen eta nundik hatorren;
zekiat zer haizen, honera zerk hakarren:
Nire laguntasuna eskeintzen darauat nik.
Kontuz ibiltzeko diotsat anaiari,
iguriki nion ene maitaleari:
Ez drauat edireten gainean kulparik.
Herri-bitartea
Aresti, Gabriel
23.
Hatsa zitzaidan aienatu,
hodeiak ziren urratu.
Inor munduko hondarretan ez da hainbeste herratu.
Nire gainean,
nire atzean,
guztia zen akabatu.
Partiera
Aresti, Gabriel
2.
Nire errai guztiak usteldu dirade:
Barrabilak, ugatzak, giltzurrunak ere.
Nire hezur oriak agirian daude.
lluntasun honetan batera gagode
Miren ta Joane;
bakarrik garade;
elkar dugu maite.
Baina halaz ere
ilunpea ta biok ez gara adiskide.
Airea izanik ilunpe,
argirik ez da bat ere;
eta begiek bihotzetara
heriotzea dakarte.
Heriotzea, amorioa,
ezin elkartu litezke.
Judizioa
Aresti, Gabriel
3.
Etsaien kontra nago erruz arnegari,
eman zidatelako hondiko ugari.
Aingeru Serafinek akerra dirudi,
deabru Belialek epetxa kantari.
Eta Dostoiefskii
jaio ez baledi,
ez nioke Prousti
barkatuko hori:
Zergatik gizonari ez dion jarraiki.
Picassok ere Goiari
Kentzen dizkio humilki
Mundu honetan bizi izateko
Izan zituen gurari
Guztiak, eta beste hainbeste
Gertatzen zaio Mozarti.
Mendekantza
Aresti, Gabriel
11.
Nire gorputza eta odol berotsua...
Hezur batzuk... oraindik... Ez baitzen naikoa.
Hau da gizonak gandik dakardan kontua.
Gizateria izan dadin salbatua.
Naizela maisua...
Gauean itsua...
Ba dator ordua!
Nire herlojua...
Oraindikan aldean baitdaukat burua!
Bildots berria, mansoa!
Jainkoa bortitza, haltua!
Zuri eskerrak, ordu honetan
Dago geugana heldua
Joran bizian eduki nahi
Genuen salbamentua.