inprimatu
Maldan behera eta gora bildumatik
Izenburua:
Maldan behera eta gora bildumatik
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
21-24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Melitxuri dedikatua

 

Aresti, Gabriel

 

 zuri

 espainiako andrea

 zimaurretan aurkitutako lili apala

 melitxu

 zuri

 eskeintzen dizkizut

 nire hiru grinak

 poesia honetan

 eta nire personan

 dauden

 hiru grinak

 melitxu

 ez bakarrik

 nire bizitza

 (izerdia) (hasarrea) (iraindua izatea)

 nire egunak eta gauak

 zuri

 melitxu

 espainiako andrea

 nire aitaren etxearen habea

 eskeintzen dizut

 nire poesia

 eta

 nire persona


Hirugarren sonetoa

 

Aresti, Gabriel

 

 Ernerik genituen belarriak

 Hala ere ez dugu ezer ulertan

 Erderaz minzatzen baitzitzaizkigun

 Nahas-putzu zituen eztarriak

 

 Noizik behin zerbait genuen behatzen

 Baina ez inoiz hori bere betan

 Apur hortaz oroitzen gara egun

 Gure barnetik baitzaigu hedatzen

 

 Enzute hartan ezkerki bekatu

 Egiten genuen ez dakigu zertan

 Hola paradisutik gabilza hurrun

 Ez dugu gure zedea alkanzatu

 

 Ez dugu erderarik enzun gura

 Hogen tikiak haundienak dira.

 


inprimatu