inprimatu
Sagar zimelak bildumatik
Izenburua:
Sagar zimelak bildumatik
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
20-21

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lau heriotzarentzat kantak

 

Sesto Lopez, Xose

 

 Bizitzaren berunez

 heriotzaren berunez

 zekien

 eta itxaropen sendoa

 galdu gabe

 beti irriparrez

 anai baino gehiago zen

 nere lagun

 Darío Alvarez Blázquez

 oroituz.

 


Alexandre Boveda

 

Sesto Lopez, Xose

 

 Pontevedra beretan neskatxa maitemindua

 Begiak ispilu

 azken agurraren auhenez

 aberri hiletaz ari

 Caeira-ko Alba gain hartan

 Alexander zutik dago

 pinu pondaliar baten gurutz aurrean

 

 laukia ezta

 museo batean eskegitzeko

 hitzaldi ofizialez eta galego himnoz

 edozein momentutan

 

 hazaro soila besterik ezta

 gero izango da

 ikaragarrizko dunbots alaia

 milakak eta milakak eta milakak

 igitai biziena

 garaitze emankorren

 ebate kanturako

 


Lluis Companys

 

Sesto Lopez, Xose

 

 Oinutsik lurraren gainean

 edo lurraren barruan zuhaitz bat bezala

 zuhaitz bat bere sustraiekin

 goian zerua

 eta xoriak eta habiak eta frutuak

 zuhaitza beti zuhaitz

 amaren lurra bizitza denez

 eta heriotz denez baita hori ere berpizten da

 

 heurena da hilketa

 zuretzat bizibidea

 zuhaitz izatea besterik ez eta zutoia

 edo gapirioa eta atea edo leihoa

 

 hori da zur landua

 etxegintzarako

 Kataluña.

 


Gernika

 

Sesto Lopez, Xose

 

 Sabai eta kanpandegia

 aintzinako katedrala aintzinako herri batentzat

 leze emasabel

 gorengoa argituz

 besoa tente

 bihotza airera eta xoriengana zabalik

 harrizko zuhaitza eta hostoa

 denboren abotsa

 lur hontatik zeru garbira

 

 miru eraileak

 beren su hiltzailea utzi zuten zure magaletan

 

 baina orainik zure sustraiak

 Euskadiko mila zuhaitzetan loratzen dira

 Gernika.

 


Federico Garcia Lorca

 

Sesto Lopez, Xose

 

 Ardo gorritan murgildu bezala

 ardo epel batean

 erditzez jaioberritu edo hil ninduten

 ez dakit

 zerbait estrainatzen da nigan

 egunsentian edo arratsean aurkitzen naiz

 zerbait epelek inguratua

 nere amaren ditiburuko esnez

 zerbait epelek itotzen nau

 edo nere odol ixuria besterik ez da

 zerbait epel

 zerbait epel

 

 Federiko izenez bataiatzen naute

 edo Abel izenez lurperatzen

 ez dakit

 

 sehaska kanta batek urrumatzen nau

 begiak hertsitzen zaizkit

 loguraz naiz.

 


inprimatu