inprimatu
Askatasunaren hildoan
Izenburua:
Askatasunaren hildoan
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
68-70

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zigorrak ezin du

 

Mujika, Luis Mari

 

 Ene herriari irain

 askoek egin diote,

 herri hau seme askoek

 saldu dute,

 (burdinak arragoan

 ernegua zutik!)

 Euskal Herriak

 zigorpean, ezinean,

 egurpean

 "izaten" du ikasi...

 

 Lerin-go konteak

 Bereterretxe-ri iruzur,

 aih, Bereterretxe-ren atorretatik

 odoletan dozena hirur,

 Ezpeldoi mendian ilargiak

 hotzikara eta beldur,

 odol gaztearen isladan

 Margarita-k malur,

 atzapar iraulien muinoa

 herio-gurdiz astun,

 gari gozoen lo gizena,

 aih, aih, eten da makur...

 

 Gaztela-ko Fernando-k

 gezurrezko botere,

 Nafarroako garisoroak

 hori ordez more,

 etsaiak euskaldunetan

 beraldiko udate,

 nafarren egia apurtu dute,

 txikitu, desitxuratu,

 Euskal Herri osoak

 uztarpean desohore,

 geometri beltzak jarduten

 lerro apalen jabe,

 Noain-en eta Barbatain-en

 ilargi hotzak dolore,

 amildegiek bazkari

 euskaldunen seme,

 azkazalaren seta latzak

 ezarri du kate,

 gure herria goizetik

 etzanda eta eri,

 karlisten txapeletara

 izu-lotsa gorri

 (Espartero-ren gezurrak,

 ah, nola gaitun itsasi),

 estetako herra gaiztoa

 bihotzean jostari,

 lizarrak makur,

 urkiak ahul,

 haritzek malur

 (aih, izotz gogor dena

 balitza noizpait ur!),

 zuhaitzak udazkenean

 more erorien lagun,

 Iparragirre-ren kitarra

 dolua isur ta isur...

 

 Zekor gazte-isila

 engainuz dute hilarazi,

 Molaren begi zikinak

 hienaren maltzurkeri,

 herriaren lotsa izutia

 lau bizarretatik,

 AGIŅA-n erditutako herria

 Iruņea-n, Urbasa-n, Durango-n,

 Gernika-n txit zauri,

 minbiziak lana egin du,

 haragian orratza jarri,

 odolbilduaren muinoa

 zergatik hain handi,

 herria gerratean hautsi da,

 ur gaitzetan egosi,

 piztiaren hagin zuriak

 sufrearekin nahasi

 (liska berdezko gorakoak

 nekatzen baleki!),

 Franco-ren zangopetan

 gordeta txinaurri,

 xor-xor txinaurriak zangoa

 zulatzen azpitik,

 hala ere, hala ere mailuak

 hezurrak ezin hautsi,

 arratsaren tren isilak

 askatasuneruntz

 abiatzen dira hasi,

 nahiz katetan egon,

 nahiz burdinetan eror,

 nahiz zorigaitza etor,

 herri hau ez da makur,

 herriak ez du etsi...

 

 Noizpatean AGIŅA-ko hatsa

 berbiztuko da,

 noizpatean otso beltza

 aihuriz joanen da,

 noizpatean sustrai harroak

 zutituko dira,

 noizpatean azidoaren hortzak

 amore emanen du,

 herri honek herri eusten

 ahalegin gaitz eginen du...

 


inprimatu