inprimatu
Zigorrak ezin du
Izenburua:
Zigorrak ezin du
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
65-67

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Borrokaren gurpilean

 

Mujika, Luis Mari

 

 Borrokaren soina

 asfaltuan luzatu da,

 ekinaren bizkarra

 ingudean makurtu da,

 herriak gogoa, desgogoa,

 ganora, desganora,

 ekintza, desekintza,

 gizonaren mamia

 meloi ustel gisa zartatu da,

 ene herriaren zainak suntsitu

 nahi dituzte bidegabeki.

 Euskal Herriaren borroka

 Eneko Aritzak, Elkano-k,

 Santa Krutz-ek, Arana-k,

 Zumalakarregi-k,

 Orreagan eta Arrasate-n

 euskaldunak borrokari,

 lau bizarren ikaretan

 Abedaņo-k irrintzi,

 milaka azkazal batzarrean

 bila etsaiaren gerri,

 AGIŅA-ko hatsak egonean

 ezin, ezin du etsi,

 Amaiur-en eta Noain-en

 gaztelarra zigorkari,

 erdaldunak tranpaz

 gure etxearen nagusi,

 ardo mozkorren afarian

 erneguek setakeri,

 bost mendetako lotsa

 Nafarroak barnetik,

 (nork urperatu ditu itsas-aingurak

 arrats morearen antsiz?)

 aizkora krudelak dira

 asmoetara jaiki,

 igitegi gaitzak irauliz

 inularraren lepoari,

 mailuak gogorrak dira,

 euskal kaskoak, ordea,

 gogorragoak oraindik,

 Orokieta-n eta Bergara-n

 txapelak isur gorriz

 (aih, odolaren zipriztina

 hain ugaria ez balitz!),

 Gernika-n ere sugeak

 miztoa txit gori,

 horra herriaren izterrak,

 besoa ta kaskoa

 etzanda lurretik,

 gizonen hatsa (aih, aih, aih)

 sufreaz da nahasi,

 polboraren algaran

 goputz hautsiak zati,

 itsaspeko alga berdoxtak

 lotsa handi du senti,

 egunabarrak gure etxean

 ilunabarrez goizetik,

 lepoaren maldan

 aizkorak setakeri,

 hemen bakea zer den

 haur ezezak ez daki...

 


inprimatu