inprimatu
Gorroto ikaragarria
Izenburua:
Gorroto ikaragarria
Sinadura:
Arantza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arantza

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
749.zk.
Orrialdea:
8

¡Gorroto ikaragarria!

 

Arantza

 

 Gertatu oi da iñoiz gizonak

 zentzua oso galtzea,

 bañan gorrotoz okerragoak

 bi begiyak itxutzea,

 betaurrekuak jantzi bai askok

 gero testigu faltsuak

 azken epaiak kenduko ditu

 dantzak egiteko goguak.

 

 Nlk idatziak omen dirade

 iseka oyeri egiteko

 egia esatia oso mingarri

 izaten da askontzako,

 baldin asmorik bai badezute

 aurrera orrela jarraitzeko

 erabakia daukagu zuei

 estatua bat altxatzeko.

 

 Azpeiti'n degu epailea

 auziak erabakitzeko

 urare diruz guk erosia

 ¿zer ote gaude entzuteko?

 baldin lotsarik bazenduteke

 kristau zeratela aitortzeko

 oraindik ere ikasi bear

 kitarra ondo jotzeko.

 

 Oñak nekatu aruntz onuntza

 ¿zer ote zaizu gertatu?

 dantza sokan bat altzan artxibuan

 egin zidaten galdetu?

 Gure bide zai jatorra ustez

 zenduten da beartaratu

 arrek emandako "refreskuakin"

 etzenduten asko luzitu.

 


inprimatu