inprimatu
Atari kosmikoan
Izenburua:
Atari kosmikoan
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
38-45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bertso berriak Bilbotik jarriak

 

Aurre, Jon

 

 1)

 

 Esker oneko bertso berriak

 hastera noa ematen

 ohitura zaharra mundu berrian

 inoiz ez dadila eten.

 Irun aldera Udaberrian

 Bilboko zulotik irten

 oparo bezain egun ederrik

 izango ote dut aurten?

 

 2)

 

 Nikolas eta Alzola biak

 izen, izanean anai,

 Gerra aurreko poemagintza

 hizketarako nuen gai.

 Muga gaberik aritu ginen

 zuk hori nahi, nik ere bai,

 nolako poza hartu nuen nik

 atean zintudala zai.

 

 3)

 

 Giroa epel izan genuen

 zer arratsalde laguna!

 etxe ostean txorien kantuz

 eguzki izpi laguna.

 Hitz jarioan jo genituen

 hurbila eta urruna

 etorkizunaz zalantzan nola

 erreka aldeko lurruna.

 

 4)

 

 Gaiso zinela entzuna nuen

 hainbesterako ez erren

 zurtz egin nuen, harritu nintzen

 dana azal eta barren.

 Ezin pentsatu gizon mardul bat

 ikusi beharra erren

 ez dizut beste desiorik nik

 sendatu hainbat lasterren!

 

 5)

 

 Zuk ba dakizu Herri batekin

 nola hartzen den partea

 nortasunaren muinetaraino

 heltzen delako artea.

 Euskaldun begiz senti dezagun

 gauez dir-dir izatea,

 Lege Zahar-Berri dinamikoez

 egin gure gizartea,

 erantzukizun haundia dugu.

 ez dedin eten katea.

 


inprimatu