inprimatu
Bertso berriak Bilbotik jarriak
Izenburua:
Bertso berriak Bilbotik jarriak
Sinadura:
Jon Aurre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre, Jon

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
36-37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Beloken

 

Markue

 

 hariztoi agurgarria

 maitasunez zainduta

 sarbidean

 

 alxifre indartsu

 gorazaleak

 abatetxe barruan

 

 euskal liburutegia

 gure jakintzaz betia.

 

 hilobi harri zaharrak

 kanposantu berrian

 

 haritzak

 alxifreak

 liburutegia

 kanposantua

 

 haritz basoa / alxifre otoizlariak / liburutegia / kanposantua

 

 beloke

 ipar euskalerri ertzean

 lurralde bakartian

 euskalmugan zaindari

 

 beloke

 jainkotiar gizonen bazterra

 zeruzaleen otoizetxea

 

 hariztegi zahar itzalgarria

 sustrai zaharren

 euskarria

 

 alxifre ugari

 beloken otoizlari

 

 agur

 liburutegi aberatsari

 

 agur

 belokeko kanposantua

 sinismenean joan direnen

 atseden lekua

 

 beloken lehen aldiz gaur goizian

 zahartzaroko urte ateen atarian

 

 bake haundiko egunian

 larogei ta bat'eko erregenian

 


inprimatu