inprimatu
Poesia
Izenburua:
Poesia
Sinadura:
Pello Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Pello

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
161-162

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Peilo Martin

 

Zabaleta, P.

 

 Izena da, izen bat

 nirea,

 beste edozein izen bezelakoa.

 Peilo Martin

 Burua bustiaz ipini zidatena.

 Maite dut nire izena

 aitak eta amak aukeratua.

 Peilo entzutean

 jiratzen dut burua

 nire izena delako.

 Eta edozein hizkuntzetan itzulia

 badut ikusten

 hara noa jakitera

 beste Peilo zein den.

 

 Harria esan nahi badu

 harrizkoa izan nahi dut

 harri utsezkoa,

 bizirik gabea

 gure mendietako harkaitzetakoa,

 edo harrika botatzen den harri koskorra,

 edo soroan traba dena.

 Harri uler ezina,

 katedral zaharretako harri kastatua

 euriak eta aizeak gizaldietan zehar ondatua.

 

 Nire izena Harria izanen da.

 


inprimatu