inprimatu
Ikusi ditut
Izenburua:
Ikusi ditut
Sinadura:
Pello Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Pello

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
152

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erlojua

 

Zabaleta, P.

 

 Segura-ko kanpai dorrean

 jarri zuten

 aspaldi

 erloju kantaria

 ordu laurden

 ordu erdi

 ta ordu osoak

 jotzen dakizki

 

 ordulario ordujario

 ordu erdietan ordua ta erdia

 laurdenetan

 laurdena soilik

 kanpai dorrean

 erlojua azken ordua jotzen

 

 ta egunen batean

 joko da bere azkena

 kanpai dorrea kentzean

 eleiza dancing egitean

 

 izan ere

 ez dago urruti

 eleizaren azken ordua

 Segura-n ere

 


inprimatu