Aste Santu
Mujika, Bittor
Kanpoan igaro ditut lau egun.
Ikusi ditut aurpegi beltzaranak,
arropa txukun garbi batzukin jantzita.
Eta itzultzerakoan gari soroak
oraindik gazteak.
Gaur goizean ordea
...
Bi ziren, anorak beltza, erdi hautsita zemazkiten.
Ixil, ixilik, igaro dira nere aurretik.
***
Gari berri soro bat ikusten dudanean
pentsatzen dut badagoela gure munduan
urguilurik gabe, bere edertasuna azaltzen duena.
Mendian erreka bat entzuten dudanean
pentsatzen dut badagoela gure munduan.
engainaturik gabe hitz egiten duena.
Eta entzundakoan gizon bat, aurretik
etxea eta lagunak utxita, hasi dela
borokan eta hildutela
bere izena zikindu dutela,
sartzen zaizkit bizitzeko gogoak.