Behin batean
Mujika, Bittor
Sufritzen zuen guztiakin
idazten hasi zen:
Behin batean esan zioten
"goazen Donostiara",
eta bera joan zen.
Arratsaldean goiz
irten ziren,
hitz onak besterik
ez ziren entzuten.
Eta gauean etorri zirenean
batek besteri
agur ez zion esan.
Gizona bestearentzat
ezer ez da.
Laino tartean bizi naiz
eta ez dut eguzkia ikusten.
Nere soina ihartuta dago,
ez du ezer sentizen.
Horregatik eguzkia behar dut.
Bai, eguzkia! Lainoa
kenduko duena
eta nere odola, erdi hila,
mugituko duena.
Noiz arte laino itxi hau!
Noiz arte!
Eta izozte handi hau!
Bitartean herria,
jende bebarrean dago.
***
Pena eta...
ematen dit
argi borobilak, eguberritan,
ikustea bakarrik.
Pena eta...
ematen dit
gure ahalmenak
hortarako
edukitzea jarririk.
Tik-tak, tik-tak
erlojua aurrera doa
eta ni zartzen
eta zu
eta hura
Eta Euskal Herria.
Gaztetu behar dugu Herria!
Bai, gaztetu.
Tik-tak erlojuaren
beste hainbeste.
***
Ni naiz telebisioan frantsesen laudorioz
filma bat ikusi zuena.
Ni naiz bere lana
alperkeriaz baztertu zuena.
Euskal-Herriaren nortasunaz
dudatan jarri zena.
Behin batetan Mitxelenaren
lan bati esker aurrera
jarraitzeko gogo hartu zuena.
Izan nahi nuke, gizona.