inprimatu
Euskarari
Izenburua:
Euskarari
Sinadura:
Bittor Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Bittor

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Oyu bat aditua izan da

 

 

 I

 

 Oyu bat aditua izan da

 Eskualdunen mendien artetik,

 Eta etxeko yaunak, bere atearen aintzinean xutik,

 Ideki tu beharriak eta erran du;

 Nor da hor? -Zer nai dautet?

 Eta zakurrak, bere nausiaren oinetan lo zagoena

 Altxatu da eta garrasiz Astabizkarren inguruak bete ditu.

 

 II

 

 Ibaņetaren lepoan harrabots bat agertzen da,

 Urbiltzen da, arrokak ezker eta eskuin jotzen dituelarik;

 Hori da urrundik heldu den armada baten burrunba:

 Mendien kopetetarik guriek arraposta eman diote;

 Berek duten seinua adiarazi dute,

 Eta etxeko yaunak bere geziak zorrozten-tu.

 

 III

 

 Heldu dira! heldu dira! zer lanzazko sasia!

 Zernai kolorezko banderak nola heien erdian agertzen diran!

 Zer zimiztak ateratzen diran heien armetarik!

 Zenbat dira? - Haurra, kontatzak ongi.

 Bat bida hiru lau // bost sei zazpi zortzi //

 bederatzi hamar, ameka amabi // amabi!

 amairu amalau // amabortz amasei // amazazpi emezortzi

 emeretzi ogei!

 

 IV

 

 Ogei eta milaka oraino. // Heien kondatzea

 denboraren galtzea liteke //

 Urbilt ditzagun gure beso zailak //

 errotik atera ditzagun arroka horiek,

 bota ditzagun mendiaren patarra behera

 heien buruen gaineraiņo;

 Leher ditzagun, herioaz jo ditzagun!

 

 V

 

 Zer nai zuten gure mendietan //

 Norteko gizon horiek? //

 Zertako jin dira gure bakea nahastera? //

 Jainkoak mendiak egin dituenean, //

 Gizonek ez pasatzea nai izan du //

 Arrokak biribilko-ka dira erortzen //

 Tropak dituztela lehertzen //

 Odola xurrustan badoha //

 Haragi puskak dardaran daude //

 Oh! zenbat ezur karraskatuak //

 Zer odolezko itsasoa!

 

 VI

 

 Eskapa! eskapa! indar eta zaldi-tuzuenak.

 Eskapa hadi, Karloman errege! hire luma //

 beltxakin eta hire kapa gorriarekin!

 Hire iloba maitea, Errolan zangarra hantxet hila dago; //

 Bere zangartasuna beretako ezdu izan. //

 Eta orai, Eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek //

 Yauts giten fite, igor ditzagun gure geziak //

 Eskapatzen direnen kontra!

 

 VII

 

 Badoazi! badoazi! nonda bada lantzazko sasi hura?

 Non dira heien erdian ageri ziran //

 zer nai kolorezko bandera haik? //

 Ezda geyago zimiztarik ateratzen //

 heien odolez betetako armetarik, //

 Zenbat dira? - Haurra, kondatzak ongi!

 -Hogei, hemeretzi, // emezortzi amazazpi //

 amasei amabortz, // amalau amairu... // amairu!!

 amabi ameka amar... // amar bederatzi //

 Zortzi, zazpi, sei, hortz, laur iru bi ta bat.

 

 VIII

 

 Bat! ezda bihirik agertzen geyago;

 Akabo da: Etxeko yauna! joaten alzira //

 Zure zakurrarekin, // Zure emaztearen eta zure

 haurren besarkatzera. //

 Zure gezien garbitzera eta altxatzera //

 Zure turutarekin; eta gero heien gainean etzatera eta lo-itera. //

 Gabaz, arranoak, haragi lehertu horien jatera joanen dira.

 Eta ezur horiek oro eternitatean xurituko dira!

 


inprimatu