Perutxo'en eresia
Lelo lirelo zarai leroba
Yaz zoegia nintzan,
Aurten erua.
Ai! joat gabiraia,
Astor(e) usua,
Lelo lirelo zarai leroba.
Ai! joat gabiraia
Astobitza'ra,
Eso(k) amor(e)ari
Gaxo naxala,
Penaz natzala,
Jatorkedala!
Lelo lirelo zarai leroba.
Aramaio'ko eresia
Izarragat'ti gora eltzian joeala
Jaun Peru Abendañoko'k esala:
Oñetako lur an jabil(t) ikara,
Gorputzeko lau aragiok berala.
Oi! aldi oneri, albanegi enpara,
Barriz enendorke Aramaio'ko kontrara.
Mendiola, il deustak Gasto Apala,
Bere laguntzat beste asko ditubala.
Gomiz'ek asko lagunik
Gomiz'ek asko lagunik,
Zabal Arabaarrik,
Giputz hondo ederrik,
Bizkaitar urduri gogor(r)ik.
Ez diazo bakarrik,
Ze an daz Presebal ilik,
Juanikote'gaz lagundurik,
Txibuluen ospe bagerik,
Ez urrun Maloguen'ik
Bereterretxen khantoria
1
Haltzak eztü bihotzik
Ez gaztanberak ezürrik.
Enian uste erraiten ziela aitunen semek gezürrik.
3
Bereterretxe'k oheti
Neskatuari eztiki:
"Habil, eta so egin ezan gizonik denez ageri?"
4
Neskatuak berhala,
Ikhusi zian bezala,
Hiru dozena bazabiltzala bortha batetik bestila.
5
Bereterretxe'k leihoti
Jaun Kuntiari goraintzi:
Ehun behi bazereitzola, beren zezena ondoti.
6
Jaun Kuntiak berhala
Traidore batek bezala:
"Bereterretx, aigü borthala: ützüliren hiz berhala."
13
Mari Santz'en lasterra
Jaun Kuntiaren borthala!
"Ai, ei, eta, jauna, nun düzie ene seme galanta?"
14
-"Hik bahiena semerik
Bereterretxe'z besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik; habil, eraikan bizirik..."
Alostorrea'ko eresia
Etxe eder leio bage onetan,
Ez naiz sartu zazpi urte aubetan
Eta zortzigarrenian
Neretzat zorigaitzian
Aita Beltran'en iltzian.
Ama-andria neria nizaz
Bi erdi egin zanian,
Milla ollo il eta
Ezkaratzian
Zazpi zezen korritu ere
Enparantzian.
Ni ere banenguen
Lumatxo artian,
Eta nere ama-andria
Urre gortiña artian.
Gero Bidania guztian
Bat zan erorik eta zororik:
Aita jauna neriak aura
Senartzat eman dit,
Baña ez nuke trukatuko
Obiagoagatik.
Aita jauna neriak
Niri eman zidan
Imiñan dotia,
Ama-andriak ere ixillik
Bere partia.
Lenen gabian
Begiak biotzak luen mendian,
Baita berriz ere bigarrenian:
Irugarrena igaro baiño len
Onda poztu zidan Alos-torria,
Eldu zalako neregan semia.
Alos-torria, bai, Alos-torria!
Alos-torreko eskallera luzia!
Alos-torrian nenguanian
Goruetan,
Bela beltzak kua, kua,
Leiuetan.
Andik jaiki eta
Urre goruaz jo nuan,
Baña andik laster
Berri gaiztuak jo ninduan.
Zaldunak esan zion: Ixi! Ixi!
Ama dollorkumia!
Ez da bada ori zure
Esateria.
Ixi! Ixi! Zaldun odol
Txarreko gaztia!
Ala ere gutxiago zan
Zure eginpidia!
Aizpa ederrak or daude
Ederrik eta galantik,
Atz ederrak eraztunez
Beterik,
Ez daukatela mantubetan
Zulorik;
Ala ere guxiago
Begian negarrik.
Ama-andriari ere bai
Poza dario;
Nere biotzari bakarrik
Mindura jario!
Aita-jauna neria
Gaztela'n zanian,
Ixil askorik jaio zan
Alos-torrian semia;
Eta ala ere ixillagorik
Dago bakian
Azitzen Zarautz aldian,
Gure jatorriaren loitukerian.
Ai! au mindura beltza!
Ai! nere lotsa!
Alabak negarra-ta,
Aitak lur otza!
Zeiñek loitu zaitu zu
Alos-torria?
Ai! nere aita maite,
Aita maitia!
Iltzia onda egin dezu
Aita-jaun maitia!
Eresia
Amenduze, Joane
Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eritzirik,
Erioak hustegabe doloroski egotzirik.
Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
Lagun gabe bide lusean peril asko pasaturik,
Honak eta ho(n)rrak bertan mu(n)duak edekirik,
Plazerak azkenik atsekabe biurturik.
Haideak eta adiskideak urte gutis atzendurik
Ikustetut isuririk, arrezi gusia deseginik,
Argi gabe, illunbetan, hustel eta kirasturik.
Nigar begi bapederak bere aldias oroiturik:
Niork ere isanen esto ni(k) estudan partidurik.
Ene arima duzuen gomendatu, garitates mobiturik.
Zarraizkidate guzi(ok) bertan itzok ongi notaturik.
Josafat'(en) baturen gara judision elkarreki;
Bitarteo lo dagigun bakea dela gusieki.
Urrutia'ko etxanderearen eresia
Goizian goizik jeikirik,
Ogi ophilak eginik,
Ahetze'ko anderia,
Lehia dün handia.
Zareta bat bürian
Kanporat jalkhitzian,
Mus d'Urrütia-k zian
Baratü, bai, bidian.
-Nun zabiltza hain goizik,
Jauregia hüstürik?
Galthatzen do Urruti-k,
Begiak oldartürik.
-Jaona, ikhusiren düzü,
Nahi balin ba'düzü,
Nurat orai nabilan,
Zareta hau bürian.
Jente eskeliari
Emaiteko sokhorri,
Madama Urrütia-k
Hartü zütian bidiak.
Lelo'ren kantua
Lelo il lelo, lelo il lelo,
Leloa zarak il leloa.
Oktabiano munduko jauna,
Lekobidi Bizkai'koa.
Roma'ko armak alegin eta
Bizkaia'k daroa zantzoa.
Itxasotati eta leorrez
Imini deusku moltsoa.
Leor-zelaiak bereak dira
Mendi tantaiak leusoa,
Leku ironian gagozanian
Nok-bera sendo dau gogoa.
Bost urtetako egun gabean
Geldi bagarik potxoa,
Bildurrik gitxi arma bardinaz
Oramaia zu gexoa.
Egün bereko alargüntsa
Goizian goizik jeiki nündüzün ezkuntü nintzan goizian;
Bai eta ere zetaz beztitü ekhia jelkhi zenian;
Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan,
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.
Zazpi urthez etxeki dizüt gizona hila khanberan;
Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian.
Zitru hurez ükhüzten nizün astian egün batian,
Astian egün batian eta ostirale goizian.
Belzunze'ren eresia
Nafartarren arraza
Hila da ala lo datza?
Ez dut endelgatzen,
Belzunze bizkondea
Hain kapitain handia,
Ez baitzaut mintzatzen:
Hori zaut gaitzitzen.
Gotin'go partian
Entzuten zutenean:
"Belzunze heldu da",
Elkargana hil eta
"Nun da ene baioneta?"
Oihuz: "armetara!"
Bainan oro ikara.
Belzunze'ren izena,
Eta haren omena
Urrun da hedatzen;
Erregeren gortetan,
Hiri eta kanpainetan,
Nork ez du entzuten
Belzunze'z mintzatzen?