inprimatu
Salataria
Izenburua:
Salataria
Sinadura:
Pello Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Pello

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
163

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurpegi luze

 

Zabaleta, Pedro Martin

 

 Mokoti esan ohi zioten,

 mokoti zelako, hitz jario;

 ez rimo, ez rima,

 ta mila txima

 zen mokoti.

 Txapel oker zikinez koroatua

 ile mototx gogor baten gainean,

 mokoti zebilen kaletik kalera,

 hau da, kale egite batetik bestera,

 ez bai zuen asmatzen ezer.

 Egoaldi ona egingo dik gaur,

 esan ohi zuen,

 eta jendea euritakoarekin abiatzen zen karrikara.

 Bai, ze gaur goizean gorri ikusi diat zerua,

 eta, bart ere, euri nahikoa bota zian.

 Orduan, gabardinarekin.

 Han zen mokoti,

 hitz jario.

 Ta poliki-poliki

 mokoti zahartu egin zen,

 egunen batez,

 ego gabaz,

 gabak ere oinen gainean

 igaro ohi zituen-da.

 


inprimatu