inprimatu
Ezin da ezinean bizi...
Izenburua:
Ezin da ezinean bizi...
Sinadura:
Pello Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Pello

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
142

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ezin

 

Zabaleta, Pedro Martin

 

 Honenbeste dotrin,

 honenbeste ezin.

 Buru gainean bonbila piztua

 argia

 Harkaitzetan elur izoztua hargin

 Doa eguna ontzaren kantuan

 kolpeka

 Non den ez dakien grixean

 horrenbeste ezin

 neurri apal baten atzean.

 Oskarbi izango da

 behar bada

 hodeien gainetik doan gaba.

 Zoriona ikasiko dute agian

 igande arratsez dantzan

 sala de fiestas-etan

 argi epeletan sala ezkutuetan.

 Paperetan galtzen doan

 mementoan

 dotrin guztien ezin horrenbestezkoa

 lastozkoa.

 "Maite bat nuen nik"

 abesten dut nik

 horrenbeste dotrin

 herrenbeste ezin

 eramanik.

 Irrikitzen dut zerbait

 norbait grinatzen dut.

 Irratikik dator zintzilik

 ametsa

 urrutiko bazter ezina,

 iluna eta argia dantzan

 Irrikia ernetzen da

 norbait non den gordea.

 Amets gordina.

 Dakust

 -zer?-

 ametsa galduta,

 lotua.

 Komentutik inposiblea

 nonbaitean dago.

 -Irratiak dakarzkit-

 hoiek bai ahots eztiak!

 hoiek bai ametsak

 habitu barnean gordetzen lanak.

 Irrikitzen dut ametsa

 hertsi ezina

 nonbaitetik datorren ahots hori

 norena ote da?

 Aurpegi bat. Animalia.

 Grinatzen dut zerbait

 norbait

 nonbaitekoa.

 Nazka ta neke sortzen zaizkit

 udazkenean bizitzako hostoak galtzen

 habitu barruan ezin gordeak.

 Amets egitea nahiko

 ametsa beti ezina

 -geroa-

 -urrengo batean

 Joango da berriro kontzientzia azpira

 gordeko da

 amets bai da.

 Amets hutsa.

 Atsegina grinatzen dut

 zerbait

 norbait

 nonbaitekoa.

 Txakur haundi baten truke

 ura ni ere saltzen.

 

 Txakur haundi baten truke

 trukatzen noa ni ere.

 Saminetan ozpin hartu

 Ni ere,

 nire herria legez noa

 joaten

 kastatzen

 kostratzen

 kastratzen.

 Ni ere.

 Ezin da horrela aintzina segi

 Ezin da ezinean bizi

 iraun lurraldean,

 eguzkia bailitzan

 irratia bailitzan

 habitua bailitzan

 gurasoak bailiran

 pertsonak bailiran

 Jainkoa bailitzan

 Gauza guztien neurri

 Eta ez da ezer.

 Ezina ezean.

 Ezin-ezin-ezin

 korapiloa aska ezina,

 Herria legez.

 Nahi ta ezin batera doaz.

 Bat dira.

 Nahi-nahi-nahi-

 eta-eta-eta-

 ezin-ezin-ezin-

 batera doaz.

 Ni bezala.

 Ibaietan ura eta

 zikinkeria bezala.

 Gizonen artean noa

 olatuetan pote zaharra bezala.

 Txatarratarako saltzen noa

 ni ere -ni ere - ni ere-

 Txakur haundi baten truke.

 Hortzak estutzen ditut

 hortzak, aginak, betortzak

 bihotza,

 Ni estutzen naiz,

 ni zimurtzen naiz,

 ni saltzen naiz.

 Txakur haundi baten truke.

 Bizitza bailitzan

 zerbait

 heriotza denean

 zerbait

 hortatik

 askatua.

 Korapiloa bailitzan

 lotura

 soka denean

 lotura

 hori

 lotzen duena.

 Nahi dut

 nahi nuke izan ozen

 euria ondoko zelaia lez.

 Ta ezin, ezin dut

 -min dut oraindik bihotzean-

 zauria

 gorputzean usteltzean

 zorna.

 

 Ez dut ezer idatziko

 ez dut gehiago idatziko

 ez naiz gehiago jaurtiko

 ez ez ez.

 Luma amutsak ez daki esaten

 bihotzean zorna noiz dagoen

 noiz bizi den ozen

 potzuaren hondoko amildegia.

 


inprimatu