inprimatu
Suge-lilia
Izenburua:
Suge-lilia
Sinadura:
Eņaut Etxamendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Eņaut

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
109

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Orain hasten niz kantatzen, suyet hoyen deklaratzen

 

 

 1

 

 Orain hasten niz kantatzen, suyet hoyen deklaratzen

 Bi presunen amodioaz munduia duzu mintzatzen (Bis)

 Heyen kantiak emanagatik ezdira hanbat lotsatzen.

 

 2

 

 Irissarri-co herrian abenduaren erdian

 Escolier bat eritu dela fama (du) jenden artean (Bis)

 Bere errientac sendatzeco biac diren lecuian.

 

 3

 

 Gaitzac hartu zienean jarri izan zen ohiean

 Mandatariak ekarri zu(ie)n barbera pressa handian (Bis).

 Errientari plazer eiteko bere lanzeta escuian.

 

 4

 

 Errient horrek ederki nola minzatzen baitaki

 jaun barberari galdegin (dio) eri ote den bortizki (Bis)

 hilzera utzi gabe(ta)rik behar gitzazko jarraiki.

 

 5

 

 -Etxeko alaba zu, ire aire handian zirade

 luma eta ancria (tinta) eskuian ungi paretzen zirade (Bis)

 izkribatzen ikastera ez zitela herabe.

 

 6

 

 Fortuna hon bat izan duzu jaun zerukoak emanik

 Zeren igorri baiterautzu Errienta kitorik

 Mundu guzia kurriturik etzinduk(ei)en hoberik

 Ez eta karaktera ederragoa duienik.

 

 7

 

 Etxeko alaba noblia, begi ederren jabia

 Errientari egiozu bazkalondoan kafea (Bis)

 Hak ere zuri-inen dautzu ganberan Lekzionia.

 

 8

 

 Eskolier gaztea otoi emazu bai guardia

 (jaun) errientak ixur ezdezan zure alzora ankria. (Bis)

 Begira zazu tonatzetik zure taulier xuria.

 

 9

 

 Izkribatzen luzaz artzeak (aritzeak) berotzen du odola

 Zenbait aldi(to)z yalgi lite aire hartzera leiora (Bis)

 Enseia zaite egitera errientaren gogora

 

 10

 

 Zaia gorri bat pollitik Donostiako aldetik

 Eskolierak soinean du moda berrian yosirik (Bis)

 Jaun errientak emanen dako oraino ederxagorik.

 

 11

 

 Frantzesa ere jaun errientak erakutsiren d(era)zu.

 atenzione emozu ikasi nahi baduzu

 Zenbait hitz(etan) mintzo direla norbaitek ditu aditu

 Batak -que sí-, berzeak -que non- direla libertitu.

 

 12

 

 Emazte alargun eztia, nun duzu adimenduia?

 Hola konsentitzen duzu(ia) zure alaba maitia? (Bis)

 Zu horren laxo izaiteaz estonatzen (da) munduia.

 

 13

 

 Munduiak dio goraki, ezda mintzo segeretki.

 Zure alaba dihuru truku eman duzula se(g)urki (Bis)

 Aunitz denbora gabe(ta)rik izanen duzu urriki.

 

 14

 

 Etxeko andria soeizu, atenzione emazu

 Zure begira-faltaz malurrik gerta(tzen) (balin)bazautzu (Bis)

 Jaungoikoaren aitzinean kondu eman behar duzu.

 

 15

 

 Zenbait aldiz bazindakien biren konseillu emaiten

 Gisa hortan zabiltzanez espantu frango egiten

 Orai hasi (da) zure alabaz munduya irri egiten

 Ikasi behar zinduke zuk ere ixil egoiten

 

 16

 

 Flakatu zautzu buruya, ttipitu izpirituya

 Debozionean zir(ad)enean iduri (du)zu seinduya (Bis)

 Bainan beldur niz ez ziraden berze bat baino hobia.

 

 17

 

 Zeru(eta)ko Jinko jauna! zuri nuzu gomendatzen

 Neure behar-ordu oroz zugana laster e(g)iten

 humilki eta bihotz xahuz otoitz d(er)autzut egiten

 (Zure) ministrok ikas dezaten etsenplu honen emaiten.

 


Pena dut bihotzean ez dakit zer dudan

 

 

 I

 

 Pena dut bihotzean ezdakit zer dudan,

 xangrinik baizen ezdut orai nik goguan (bis),

 ni bezin malurosik ote da munduan?

 

 II

 

 Etsalak baditudala orai dut erraiten,

 Nik ezdiot bada, faltarik (...) egiten (bis)

 Opinionez orai gituzte yuyatzen.

 

 III

 

 Yuyamenduya dute faltsuki altxatzen,

 Orai seinditzen dizut jendea mintzatzen (bis)

 Eznutela ikusi uste, mezaren emaiten.

 

 IV

 

 Hori aditzeaz iduri poxoinua,

 meza ez emaiteko ler dut arrazoinua (bis)

 neskatillen alderat sobera arin oinua.

 

 V

 

 Mezaren emaiteko xedea badut nik

 Grazia ardiets baneza Jinkoaren ganik,

 Grazia ardiets baneza Jinkoaren ganik,

 Urrun ibil nindaite andre gaztetarik,

 

 VI

 

 Hutsak egintudala orai dut aitortzen

 Zuek ere bai naski hala erremarkatzen,

 Zuek ere bai naski hala erremarkatzen,

 Zeren zautan ondotik norbait jarraikitzen.

 

 VII

 

 Nik erran ditudanak munduak aditu

 Eta heien gainean kantuyak paratu,

 eta heien gainean kantuyak paratu,

 Bat erran balinbadut nik hamar aditu.

 

 VIII

 

 Ene adiskideak bai gureez besteak

 Etsai bihurtu zaizkit neure uste gutiak,

 Etsai bihurtu zaizkit neure uste gutiak,

 Ahaide adiskide bai eta kusiak.

 

 IX

 

 Izar ederrik duzu agertzen zeruian,

 Hala baitut sofritzen nik anitz munduian,

 hala baitut sofritzen nik anitz munduian,

 Agian izanen niz hil eta zeruian.

 


Ene izarra, maite bakarra

 

 

 I

 

 Ene izarra, maite bakarra

 nolaz eznuzu entzuten?

 Ai! zure gorra, bihotz gogorra

 Krudelki nuzu tratatzen.

 Bego kolera, obyet ederra

 Has zaite eztiki mintzatzen.

 

 II

 

 Zer-in dautazu, aitor ezazu

 falsu ororen buruya?

 Maitatu zitut, erran derautzut

 garbiki neure berria.

 Zuk aldiz niri, trufa eta irri;

 Hori da ene paguya

 

 III

 

 Ezduzu uste, bana oroit-zite,

 menturaz dolu dukezu,

 nik bezain maite, segurta zite

 munduyan nehork ez zaitu.

 Kanbia zite, bana arren fite,

 Luzatuz gal nezakezu.

 

 IV

 

 Ene bihotza, zertan zabiltza

 Estakuruyen xerkatzen?

 Zuk niri erteko, dudan yartzeko,

 Zer suyet dautzut emaiten?

 Eznuzu maite, nayago nuke

 Klarki bazine mintzatzen.

 

 V

 

 Nehork munduyan, bere izaitian

 etzaitu hola maitatu;

 Zure barnian, ene idurian

 Zerbait hoztasun baduzu;

 nik begiez keinu, eta ardura ohiu;

 bena zu gor eta mutu.

 

 VI

 

 Ai! zer gogua, nere agudua,

 hortaz zireya samurtu?

 Errazu bada, bai eta ezpada,

 bai behar deya trenkatu?

 Ezniz samurtzen, deus ezdut erten,

 Plazer duzuna egizu.

 


Malurak yiten dira leku orotara

 

 

 I

 

 Malurak yiten dira leku orotara

 eta orai azkenik ene presunara,

 Senar bat hartu nuien nik neure gogara,

 eta zeruko jaunak joan deraut tonbara.

 

 II

 

 Orai konsolatzeko bi haur ditizut nik

 Ontasunik aski ere Jirikoak emanik,

 Ezdut deusen faltarik ez eta eskasik,

 kurios bazinete, maiteņo bat baizik.

 

 III

 

 Gaztea nuzu (bai) eta segur alegera

 mundu orok badaki hori hala dela,

 Maite baten hartzeko orai dut denbora

 Arranguren beldurrez eznaite mentura.

 

 IV

 

 Begitartez eder niz, begiz amultsia,

 behatzera iduri dut arrosa gorria,

 ungi beha zadazu, mutiko gaztia,

 niri plazer -eiteko hori da bidia-.

 

 V

 

 Pentsaketa niagozu gau eta egun oroz,

 neure maitearentzat dudan amodioz,

 Orai dizut denbora hitza emaitekoz

 Edo behin betikotz erraiteko adioz.

 

 VI

 

 Hitz hunen erraiteko ez dizut suyetik,

 Egundaino ezdut izan zu bezin maiterik,

 Orai kitatzen zitut nik neure miitik,

 Ez, ez, bizi nizano neure bihotzetik.

 


Arberatz jauregian filia ezkondu

 

 

 I

 

 Arberatz jauregian filia ezkondu,

 bertze bat behar dute nonbaitik xerkatu,

 herrian zaie batņo propirik agertu,

 Paberat jositeko parerikan ezdu.

 

 II

 

 Primaderia gabe lili hau loratu,

 negiak ere arabez indarrak baditu,

 Edo berzela dute zerbaitek berotu,

 Lehen aitzintzen denak behar du gozatu.

 

 III

 

 Neskatila xarmant bat izarraren pare,

 Ezdeia bada pena bai eta dolore!

 Paberat yin izan da jaberikan gabe,

 norbaitek harzazie hartaz pietate.

 

 IV

 

 Eguerritik pazkora denbora luzia,

 arte hortan egon da trankilki maitia,

 bainan primaderari lili bat agertu,

 harekin ezkontzeko du erresolitu.

 

 V

 

 Propi izanagatik eta xarmagarri,

 Ez zira izan behar sobera arinegi,

 maitiak egin dautzu ainitz present zuri,

 Zaude beti bijilant, tronpa ez zitzan sarri.

 

 VI

 

 Koliera-ren hartia ez zen ohoria

 Zure herrian duzu zuk zure maitia,

 Eman duzun hitzari eizu ohoria,

 Edo erranen dute nun duzun sentzia.

 

 VII

 

 Arraportak daizute hunentzat ekarri

 pullitagoņo bati zira beha jarri,

 azkeneko, berze bat aberatsa jalgi,

 Trufatzen zaitzu oro, pensa zazu ungi.

 

 VIII

 

 Zure aita amentzat ezda ohoria

 herriak jakin dezan zure bizitzia,

 ken ezazu burutik otoi, ironia,

 Zuri beha dagola hemengo jendia.

 

 IX

 

 Oren bezenbat maite, inkonstant drolia,

 Ala senar nahuzu mundu hau guzia!!

 Konsidera ezazu, hoi! ene maitia.

 Kontramintzo zautzula hiriko jendia.

 

 X

 

 Beldur ez banintz hautsi zure ohoria

 Koblaz ezar nezake nik zure bizia,

 Bainan dautzut erraiten hitz batez egia,

 Hobeki einen duzula herrirat joaitia.

 


Behin batez gan nitzen Sarako bestarat

 

 

 I

 

 Behin batez gan nitzen Sarako bestarat

 Egun hartarik eznaiz agertu etxerat

 Oraino heldu zaizkit nigarra(k) begirat

 Altxatua ninduten yada karzelerat.

 

 II

 

 Lagunekin soberaxko edanez goizetik

 Sendimendua gan zen neure bihotzetik

 Han hil nuen gizon bat ezdeusen gainetik

 Ezdakit zer pasatu zitzaidan burutik.

 

 III

 

 Libro uzten banaute sekulan hemendik

 eznaiz geyago igaren Azkaingo herritik

 Arnorik ez yautsiko ene zintzurretik

 Edanen dut basoka Larun-go uretik.

 

 IV

 

 Aita nuen gizon bat errespetatua

 herriko gradoetan aspaldi sartua,

 Ama gaixoa ere denez maitatua

 oraixe nahi nuke hetaz barkatua.

 

 V

 

 Neure lau haurrideak ez ditut aipatzen

 ezditut ez gaixoak segurki ahanzten,

 Oi! nahi nuke nitaz balire oroitzen

 Bainan segur naiz heiek naute arnegatzen.

 


Kantore berri batzu lastimagarriak

 

 

 I

 

 Kantore berri batzu lastimagarriak

 Karzelan dagoenak berak ezarriak,

 Orai eman dauzkute azken abisuak

 Galdu behar ditugula gure biziak.

 Edekiren dauzkute gose egarriak.

 

 II

 

 Hau da kalabozua ilun eta triste;

 ni hemen nagoela baditu hirur urte,

 Libratzerikan ere nik emuyen uste,

 Bozik pasa nitzake bestehonenbeste;

 Azkeneko ordena orainxe eman daukute.

 

 III

 

 Ikusten izan zeraut anaya gaztia

 lastimatzen zuyela ene ikustiak;

 nola ote dirade aita ama gaixoak?

 ni ere lotsatzen nau biziaren galtziak,

 eskarmenta balite ni baitan guziak!

 

 IV

 

 Gaztigatu diot ere neure arrebari,

 gomenda nazayola Ama birginari,

 urkatzeko egunetan nagoela sarri,

 gaixoak harturen daut pena harrigarri;

 eznuyen nahi, baina beharko dut yarri.

 

 V

 

 Yinkoaren aitzinean nik daukadan lotsa,

 zeren egin ditudan hirur heriotza;

 urkatu behar dudala aitudut hotsa;

 Lau kuarto egin eta kentzeko bihotza,

 Urkaberat bideko airiaren hotsa!

 

 VI

 

 Adi-os Nafarrua bai eta Franzia,

 Aspaldion largorik daukak Valenzia,

 Urkabehar dutala ukan dut sentenzia

 Urkabera heleta kenzeko bizia,

 Geroztik borreruak badu lizenzia.

 


inprimatu