inprimatu
Maitasunezko bertsu zaarrak
Izenburua:
Maitasunezko bertsu zaarrak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
101-108

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Askatasuna

 

Eguzkitza, Andolin

 

 Askatasuna, eder haizen hori

 maite haut, nahi, eta behar igurtzi,

 hire gorputz leun, azkor, oi Urtzi

 lagun iezadazu su hartzen gori!

 Askatasuna, gogor haizen ezti!

 Gora hi eta zoldu gaitunanok!

 Biba guok, urrera hatzaigunok!

 Bizi gaitezen, oi gaitzanan bezti!

 Bigun eta zoli, txairo maitale,

 zimelik ez, gaztain koloreko'ri,

 iruntsi behar gaitun lagunzale,

 jo behar, gauaz, larruen logale,

 betiko elkarren jakinez berri,

 Askatasuna, maite haut, SORTZALE.

 


inprimatu