Al cumplir mis setenta y dos aņos (29-IX-1936). Aingeru bat, sortzean albistari izana
Unamuno, Miguel
Aingeru bat, sortzean albistari izana,
lagun izan dot neure bizi zauritsuan;
bizira nintzaneko, nigan ziarduan
fede-aria iruten, estali, bakana.
Bere isil-txokora zan gero iges joana,
eta itxi nindun neure aurtasun galduan.
Lo-kantak kantari dot berriz inguruan,
seaskako oiartzunak ekarten nigana.
Abots, su, banaroa betiko korura;
ames au, neure Jainko amesgillenera;
zer-izango au, neure azken-elburura;
txanpon au, banaroa goiko altxorrera.
Aingeru argi ori, maitati ongura,
ba datorkit sortzezko zorra garbitzera.