inprimatu
Olerkia
Izenburua:
Olerkia
Sinadura:
Hermann Hesse
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Nikolas Altzola)
Egilea(k):
Alzola, Nikolas
Hesse, Hermann

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Oar laburrak. Kantuz eta itxaropenez

 

Markue

 

 XXXI

 

 miņaren miņez

 samintasunaren pixua

 eruan

 eziņik

 geiago

 belaunikotu zan

 lurrean

 

 etzegoan mundurik

 arentzako

 ordu mingots aretan

 

 bertanbera itxita aldendu jakozan

 ordurarte laguntzat euki ebazan guztiak

 

 ez

 eban

 galdu

 burua,

 eta jaungoikoari eskeiņi eutson

 barriro

 be

 bere

 izatea,

 lagun-guzurti

 guztiai

 parkatu

 ta

 gero.

 

 XXXIL

 

 inpernu-zuloak eurak baiņo

 geiago

 

 ikaragarritu

 eustan

 arek gau baltz

 bildurgarri arek

 

 orduan konturatu nintzan

 egunsentiko

 argiaren

 balio

 aundiagaz

 

 eguzkia

 mendiak

 zelaiak

 itxasoa

 .......

 danak batera etorri zi-

 ran

 gero

 

 alaitasuna

 emoten

 bizitzeari

 

 XXXIII

 

 benetan

 eta zintzotasunik garbienagaz

 emon neutsun berbia

 eta

 ezetan be

 etzenduen

 sinisterik

 gura

 izan

 nere

 egian

 ondo ikusi dozu

 orain

 itxututa artu zendun guzur-bidetik

 etorri jatzun

 uts-egite

 negargarria

 

 ez egizu makurtu burua orregaitik

 eztozu dana galdu oraindiņoko-ta:

 

 aurrerantza pausu bat

 emon zeinkean bitar-

 tean,

 aurrera beti!

 joanak joanai

 begiratu

 ta

 jaramonik

 egin

 barik.

 

 XXXIV

 

 mosu emon neutsun

 bekoki agurgarri maitea

 baiņo

 arrizuri otzagorik ez dot ezagutu.

 goietaruntza

 ibillaldia eginda eukan

 bere bidean

 udabarriko

 eguzkiak.

 

 eruatea asi-aurretik egin neutsun mosu

 atxarria bera baiņo otzago gelditu ziņan

 gorputzian.

 

 XXXV

 

 bein be etxatzo buruan sartu zuri olakorik.

 makiņa-tresna otz bat izateko

 eztalako jaio zure biotz ona.

 

 edertilari on batentzako

 izango ziņan

 zu

 pintatzeko eredu-leloa

 basoko

 zugaitzen

 bat

 izan

 baziņan.

 iņoren esanbearrik

 eztaukat

 ondo dakidalako: milla zeruetara

 igonda

 zengozan oraingoz zu,

 txori-egoen

 jabe

 etorri

 baziņan

 mundu

 onetara.

 

 XXXVI

 

 edur eta urregorri-koloreko argi egokia zan,

 ater-una baketsua

 estura bako

 sinismen

 berezkoan.

 sua eta aize baltzak etorri ziran gero

 urriņetako itxaso izenbakoetatik

 eta betiko amatau zan lenagoko atsegin pozgarridun zoragarritasuna

 

 utsa zan negar egitea,

 osatzerik ez egoalako.

 aurreruntz

 egin bearrean

 aurkitu giņan gero,

 atzeruntza begiratzeko denbo-

 ra barik,

 bixirik urtetea gura gendualako danok.

 

 XXXVII

 

 ez dala izan egun bat bakarrik,

 ez.

 

 ez dala egun labur bat izan

 bizitza luze bat baiņo.

 

 poztasun eta arantzaz beteriko bizitza luze bat.

 

 ez daitela etorri barriro. ez daitela etorri.

 

 atseden aldia etorri daitela

 egilleak gura daben egun eta orduan.

 

 XXXVIII

 

 orrek laiņo orrek...

 

 gaztearoa gogoratzen deuste

 orrek goiko laiņo zuri orrek...

 

 begiak itxi ta zabaldu

 edo

 kiņu laster labur bat

 eta besterik e'tzala

 izango

 bizitza,

 uste

 izan

 neban

 orduan

 

 bere urteak eta egunak daukozala bizitzak, ikusi dot ge-

 ro. eta arantza bako egun gitxi ezagutu dot. ogei ta bost

 ordu luzeko egunak be bai, laiņo baltzakaz bete diranean

 udabarriko egunsenti garbiak.

 

 ordaintza zeatza

 eskatzen deutso

 

 oiņazeak

 

 bizitzako

 atsegin

 eta

 poztasun

 bakoitzari.

 

 XXXIX

 

 trumoe bildurgarriaren dunbadotsa entzun da

 suzko oiņeztarri gorriak zatitu daubezanean

 lur-erre ganeetako

 zeru baketsuak.

 

 euri oparotsuak etorri dira gero

 solo, landa ta baso egarridunai

 mosu ugariak emoten

 lurrak lotintzeko.

 

 garatu ziran landara barriak

 eta...

 landaren loratzea

 etorri zan garai ederrean

 

 il zan

 etxeko umetxoa,

 amaren

 oiņazezko

 negar-zotiņen

 er

 di

 an.

 

 XL

 

 itxaron, eta bizi.

 

 bai.

 

 bizitxa da itxarotea,

 neretzako.

 

 zertarako

 estutu

 itxarotean?

 

 betikotu egiten dau bizitzea betikotasunean

 arimearen bakeak. (benetako bake biziak).

 

 gauzen barri ezin deutsat adierazi

 neure buruari,

 gauberdian nagoalako.

 

 orregaitik nago itxaroten

 bizitzako

 egunaren

 egunsentiari

 itxaropen

 barik

 ez

 nagoelako

 

 XLI

 

 ez dot aditzen

 baiņa sinistu bai.

 

 aditzen ote-dau bere egazkadea txoriak berak?

 edo bere uger-egitea arraiņak?

 

 egan

 eta

 uger

 dabiltza,

 siņisle nabillen moduan neure bidean

 ni.

 

 egan egin ezin daben txoria ikusteak

 samintasuna emoten deuste biotzean

 zelako atsekabea

 zaurituta

 azkenetan

 dagoan

 arraiņak!

 

 inguruko lagunen artera begiratu dot

 eta geroaren sinismen bako bat baiņo geiago

 aurkitu).

 

 zelan galdu leike

 bizitzaren itxaropena,

 orrenbesteraiņo?

 

 aurrerantza egiteko

 ez neuke adorerik eukingo

 itxaropen pitin bat ezpaneuko

 

 XLII

 

 etzegoan

 berotasun

 aundirik, etxetik urtetako,

 

 atzo goizeko egunsentian.

 euskaldun aundi baten

 borondatea

 betetearren

 joan

 giņan

 goierrira.

 

 danon arteko

 euskalduntasunagaz

 berotu

 giņan

 euskeraz

 otoitzean.

 

 (eztira iskilluekaz irabazten

 gerraterik aundienak)

 

 lazkaun irabazi zan bat atzo.

 

 ...

 

 andima elantxobekoa

 euskal jakintzaren

 arimak

 suak izeturikoa

 gaztetatik

 

 su orren

 argiagaz

 ibili dana

 bizitza luzean,

 mundu

 zabaletik

 

 Iazkaun euskeraz

 gaur

 otoitzak

 andimagaitik.

 

 XLIII

 

 korta eder bat

 imini

 deutsie auntzari,

 aska bete bedar-janari ugariagaz

 zer gertatu dan gero?

 

 laster egin dau anka mendira

 katea solte ikusi dabenean

 

 ŋ...... ?

 

 "etxeko kortarik onenak baiņo

 obeagoa dok

 neretzako

 sasi-orriz

 beteta

 dagoan

 mendi-bazter

 ezkutu au."

 

 XLIV

 

 bat baiņo geiago lotu daben

 kate gogor onek

 askatu deuste

 giltzapetuta

 neukan

 au

 arima

 igeskor

 au

 

 an

 urriņetan

 eta

 emen

 urrean

 orain

 emen

 kate-

 -barru

 onetan:

 bizitzarako

 emon

 deustez

 egoak

 itxaropenaren

 bidetik

 egan

 egiteko

 jantzi

 barriakin

 jantzi

 jatan

 arima

 poztuagaz

 

 XLV

 

 millaka zugaitz orritsu illaran

 azkenbako basamortu agorraren erdian

 

 nundik agertu ote-da mirari au?

 

 bizitza biurtu diran

 zure otoitzak dira orrek

 zugatz barriok

 

 jarraitu zuk

 orrekin zure otoitz zintzo orrekin

 eta

 garretan

 kiskaltzen

 dagoan

 suzko

 basamortu

 erreak

 zugaitz

 barri

 ongilleakaz

 betetan

 alegintzen

 jarraitu

 zuk

 

 XLVI

 

 ardien

 bide estuetatik

 gora

 joango naz

 beian zelaiko bide ertzean

 kitarra mutuagaz

 zure kantu illungarria kantetan zagozan artean

 kantu barri bategaz

 asiko naz

 ara goiko mendi tontorrera elduten nazenean

 

 loituta

 itxi nenduan

 neguak

 zelaiko

 uri

 aundiak

 

 eta

 betiko

 udabarri

 baten

 billa

 noia

 ara

 goiko

 mendietara

 

 XLVII

 

 erdi ixillik

 eta samurtasunez beterik

 kantau dozu gaur goizeko kantua

 basoko

 txoriakin

 batera,

 eguzkia

 agertzen

 asi

 danean.

 nun ikasi dozu

 iņun be entzun ez dodan

 kantu polit ori?

 

 biar goizeko

 egunsentian be

 kantau egiozu

 zeure

 ume

 txikiari,

 kantu

 polit

 ori

 kantetan

 ikasi

 dagien.

 

 XLVIII

 

 etxe aurreko landara

 urten dan

 gure ume txikiak

 eguzki gorriaren jaiote orduan.

 

 berbetan asi jako eguzkiari,

 sagastoiko

 txori

 baten

 moduan.

 eta

 ondo konpondu dira gure ume txikia ta eguzkia

 etxuria danez:

 

 Ŧpaŧ bat bialdu deutso

 maitasunezko tutulu-kiņu bero bategaz

 eguzkiak

 

 eta

 barreari

 emon

 deutso

 gure

 txikiak,

 begietan

 eta

 arpegian

 kili-kilia

 sumatu

 da

 be

 ne

 an.

 

 XLIX

 

 batetik bestera

 ibili da

 gure etxe inguruan.

 

 mendiko basoruntza egin dau gero

 egazkada ariņean.

 an euki bear dau

 etxurea danez

 bere kabi ezkutua

 bere maitasuna ta poza

 txorikuma

 txikien

 on

 do

 an.

 

 L

 

 menditontor ganera eldu naz

 gaur

 eta

 geldi dago

 nere

 arimea

 benetan sinisten egian

 biotzean ikutu deustelako

 izadiaren

 guzurbako

 arnaseak

 oiņaze luzeakaz

 ordaindu bearko dodazala

 poztasun-une labur bako-

 itzaren

 errestuak,

 badakit.

 

 urrin gelditu dira zelaiunako urteak

 eta emengoen azkena be laster etorriko

 da.

 


inprimatu