inprimatu
Andaluza
Izenburua:
Andaluza
Sinadura:
Alfred de Musset
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gabriel Aresti)
Egilea(k):
Aresti, Gabriel
Musset, Alfred de

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Oar laburrak. Kantuz eta itxaropenez [XVI-XXX]

 

Markue

 

 XVI

 

 igertuta

 ikusi dot gaur

 gure agaitz zarra

 piņudoi gaztearen ertzean.

 

 Ģagaitz orregaz

 doia

 gure garaia

 eta mundu barri bat

 jatorku:

 beste mundu barri batģ.

 

 orixe esan dot nerekautan

 eta zelaiunako etxe barriei begira gelditu naz.

 

 XVII

 

 begira egoan

 begiratzen

 goiko menditik

 beko erri txikira.

 begiratu

 bai

 begiratu...

 eta ikusi bai ezer gero?

 

 eguzki ederreko eguna zan

 a egun ederra

 baiņa

 erdi-itxututa

 eukazan

 begiak

 negarrez

 illundu jakolako

 biotza.

 

 XVIII

 

 otza bai otza

 mendietan

 gaur

 

 ez da eguzkirik

 ez da ez edurrik

 eta

 otza bai

 mendietan

 gaur.

 baiņa

 beste gauza bat

 da

 gure biotzetako

 edurrezko

 otza

 lagun urkuen

 oņaze gorriak

 ikusita.

 

 XIX

 

 neuk baneki zer esan dodan

 gaur goizeko neure kantuan!?

 baleiteke

 egunsentian ixartu neuban

 txoriaren

 txorrotxio

 zoliagaz

 bat eginda

 bere antzera kantetan ikasi-gure izatea

 neu konturatu barik zer egiten dodan.

 

 goiz-txoriari erantzuten

 egon nazela

 diņozu?

 

 entzuten egon bazara

 eta kantau dodanetik

 ezer aditu badozu,

 esan egidazu zer esan dodan

 

 ezin neike gogoratu be egin nik-eta.

 

 XX

 

 iņoz be ez neban jakin

 zer egiten zenduan zuk

 or zure berinezko gaztelu barruan

 sartuta.

 

 zoriontsu bizi ziņala, uste neban nik,

 or zure urregorrizko gaztelutorre eder orretan.

 baiņa zure gaztelu orren

 lorategitik

 ibili dan

 aizeak

 esan deuste

 zure barruko

 ezkutua:

 

 bein be ez ei-dozu euki

 atsegiņik eta pozaldirik.

 zergaitik

 ez zeiņian

 zabaldu

 itxaropenaren

 deira?

 

 alan da guzti be

 ez uste izan

 berandu danik

 oraindiņoko:

 

 urtero urtero

 loratzen da

 udaberria-ta.

 

 XXI

 

 ez deutsut kenduko zure ameseta eder ori.

 ez estutu. Nasai egin lo, ixarrak ixarrik dagozan artean.

 Lo eta amesetan egizu

 ordu batzuetan.

 ameseta politekin amesetan egin zuk.

 

 baiņa ixartu gero, egunsentian!

 txorien kantuekaz

 batera

 eguzkia agertzen dan ordurako,

 

 mendietako bideak itxaroten egongo dira-ta.

 

 XXII

 

 naparroan bizi da

 neure

 uso

 zuria

 

 aruntz begira beti

 

 nire biotza

 itxaroten

 uste guztiagaz: nun zagoz zu?

 

 eta laiņo zuriak

 entzun,

 eta

 erantzun:

 

 ez dau ona etorterik gure.

 

 bere

 jaioterri

 naparroa

 maitean

 bizitea

 gure

 dau

 beti.

 

 XXIII

 

 urtez beterik zagoz

 ama

 baiņa zartzaroan

 sartu barik

 oraindiņoko.

 

 gaztetako moduan daukozu buruko ule ederra

 ezpadaukozu be lenagoko irribarrerik ezpanetan

 araba-zelaiko

 semeak

 bertanbera

 itxi

 zaituelako

 zu.

 

 goi-aldeko

 mendietaruntz

 baztertuta

 (zure

 beste

 semien

 ondoan) bizi zara

 orain.

 noruntza begiratu bearko dot

 zure geroaren itxaropena

 aurkitu

 eta

 neure

 kantu-barruan

 sartu-zaidazan?

 

 XXIV

 

 ez dot gure olgeta ori.

 

 joan zaitie zeuok,

 aspaldian aspertu nintzan

 bide orretako atzera-aurreretan-da.

 

 ondo nago leku onetan gaur

 neure gaztearoetako bazterrak ikusten.

 

 aspaldiko ordez

 umetan amak erakutsitako otoitzak

 gogoratuko dodaz emen

 neuk bakarrik

 

 egillearen aurrean

 bakartade onetan.

 

 baiņa ez gelditu zeuok emen nigaitik,

 

 joan olgetara, sasoian zagoze-ta.

 

 bakarrik gelditu naz ni emen

 neure amesetakin.

 

 XXV

 

 nundik eta nora asmau dozu zorakeri ori?

 jaungoikoaren izenean be, olakorik!

 ez. eztozu ondo aditu.

 

 bizi naizen artean ezteukat lurperatzeko asmorik.

 pixkatean gelditu

 bide-ertzean,

 

 eta

 egotaro

 labur

 bat

 artzen

 noia.

 orixe da dana.

 ez da besterik.

 

 eta gero, denboraldi bat barru,

 or nozue barriro be

 zeuokaz

 

 jaungoikoak gure daben arte.

 

 XXVI

 

 aize-bolada bigun bat

 eta besterik ez zan izan a.

 aize atsegin

 eta arin baten

 unaldi

 bat

 bakarrik.

 lo egoan

 arimearentzako

 aingeru-suaren

 antzeko

 deadar

 zoragarri

 bat.

 beingoan

 ixartu

 eta

 goimaitasunaren

 begiak

 zabaldu

 eutsazan

 

 XXVII

 

 ezin izan neutsan

 ikusi

 bere arpegia.

 bildurgarrizko oxiņ-ondartzearen ixiltasun gorriak

 eta

 argi itxugarri aregaz

 ezin

 zalako

 ezer

 be

 ikusi

 bertan,

 

 berbakin esan be ezin leiken kerizpeta-barreneko ezkutu antzekoa

 zalako,

 ezinesan baten antzeko arri-biurtzea

 gertatu jata

 gogoratu eta adierazi gure dodanean bera.

 

 baketasun aundi bat

 eta egotaldi zoragarria

 ariman emoten ebana zan, orraitiņo.

 

 eundaka-urteak

 ala

 begien itxi-ta-zabaltze baten kiņu laburraren artea

 izan ete-zan?

 ori ez dakit neuk bere.

 

 XXVIII

 

 ezetz eta ezetz. ez dala ori.

 ez dala zuk diņozuna

 nik diņodana baņo.

 

 jakiņen ganean

 ziurtasunezko bidetik aurrerantza naroian pausuagaz

 noiala

 jakiteaz

 naikoa

 daukat

 eta

 pozik

 noia.

 

 ibilte ariņean

 baņo

 pausu astiroan

 obeto.

 

 ume txikiak ait-amen esportzuan

 txoriak bere egazkadan

 nik danon egillearen egian

 

 danok sinistu

 ta

 itxaroten

 dogu,

 geu

 be

 konturatu

 ez-arren

 gauza

 orretan.

 

 itxasoan uger edo aidean egaz

 

 bardin da

 neuretzako,

 aurrerantza ta aurrerantza

 bultzatu naubenaren bidetik

 urten barik banoia.

 

 eta

 ezetz eta ezetz.

 ezta ori.

 eztala diņoustazuna,

 diņoutsudana baņo.

 

 XXIX

 

 ipui bat gure eban gure ume txikiak

 lo-aurretik.

 ipui polit bat kantauko deutsut

 

 baņa begiak itxi bearko dozuz, ondo entzuteko:

 

 Ģ...aingeru eder bi ei-ziran,

 goiko zeruetan...ģ

 

 laster luekartu zan

 gure txikia

 

 eta

 aingeruekin

 egin

 eban

 amesetan

 urrengo

 goizerarte.

 

 XXX

 

 badakit,

 bai,

 barriro be etorriko dala egazti ori

 gure etxeko aterpera,

 datorren

 urtean.

 ondo gogortuta

 aurkituko

 ditu

 lurpean

 ordurako

 nere azur zarrak

 udagoieneko

 orbel gorriekin

 ondo

 estalduta,

 

 baiņa aizeagaz batera kantauko dau neure arnasa gazteak

 eta goitik agurtuko dodaz datorren urteko elaikume barriak.

 


inprimatu