Illargia
Espriu, Salvador
Arri batekin
itzaltzen dut sarkaldeko azken
argia ur barnean.
Kolpeak austen zuen
arrasti guztia, kristalen
presondegi meeak.
Bertatik irtetzen ziren
argitasunezko eskuak. Artotzatik
jetxiaz, arbolarik arbola,
ixilla entzunez
gaillur aiena, gorririk,
poliki-poliki zabaldua,
begiratzen dudan gaua.
Karlos ospetsuaren illobia
Espriu, Salvador
Iruña-ra etorri naiz,
euskeraz mintzatzen ez dut entzuten,
zeren Karlos ikustea nai nuen
bere arzurizko obian.
Bere alboan, erregiña
lo delarik berakin batean
eriotze jabalez.
Gizon gaizto bategandik sortarazia,
printzipe ospetsua izan zen bera.
Baiñan, gaur, zer gelditzen zaigu
bere egintza ta itzetarik?
illobi au soillik.
Bere inguruan,
aoku ospetsuak
betirako negarrez.
Iñoiz, baitere lagunduz,
eguzki izpia,
bear bada goialdeko
leioetatik jetxia.
Ibaia zear, arbolak
lerden aziaz
uraren arrasean
esanez aizeari, ezerezari,
izen zaar suntsituak.
Aizea
Espriu, Salvador
Sentitzen al duzu aizea
nola eltzen den sagastitik
leio ondora?
Sartu nai du.
Zaldia irrintzika
gauaren barnean.
Zakurrak zaunkaz
ibiltari bitxiaren itzalean.
Aizeak begiratu digu
bere begi ain ustuekin
ta orain ate joka da:
sartu nai du.
Tristerik, oso geldi
sutondoan, igaroz
illen barauen
ordu luze auek.
Aizea bustita eltzen zen
ibaiz ibiltzeaz.
Eztituko balitz, gogotik utziko
genioke gurekin ixeritzen
su-bazterrean.