inprimatu
Bi neskazarrek alkarri jarriak
Izenburua:
Bi neskazarrek alkarri jarriak
Sinadura:
Arantza (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arantza

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
745.zk.
Orrialdea:
10

Bi neskazarrek alkarri jarriak

 

Arantza

 

 —Aizan Gabriela,

 zenbat urte ditun?

 Nereak ogeita amalau

 pasatuak ditun;

 baldiņ oraņgo txandan

 ezkontzen ezpagaitun,

 geren bizi guztiko

 neska zartu gaitun.

 

 —Nereak ogeita amabi

 ditun onezkero,

 baņa neska zartzerik

 eztiņat espero;

 mutillak ezkontzeko,

 aiņ zebiltzan bero,

 beintzat nik badizkiņat

 zazpi zapatero.

 

 —Nik ere badizkiņat

 lau txikiatzalle,

 zazpi barkillero ta

 bi pipar saltzalle,

 eta gaņera iru

 kale garbitzalle,

 bi kabo primero ta

 lau arpa jotzalle.

 

 —Nere bizimoduaz

 nion ernegatzen;

 mutil gustokorikan

 ez diņat billatzen;

 gorputza asi zaidan

 pixka bat zimurtzen:

 neska zarra naizena

 zidaten igartzen.

 

 —Soņekorik onena

 egiņ diņat jantzi,

 gaņera eskutikan

 sonbrilla ta guzti;

 oiņgo mutil gaztiak

 aiņbeste malezi,

 ni ikusi orduko

 badoiaz igesi.

 

 —Oso itxusia den

 neska zar izena,

 aditu utsarekiņ

 artzen diņat pena;

 oraiņ edukirikan

 sasoirik onena

 au lastimagarri

 gu biok gaudena.

 


inprimatu