inprimatu
Dies irae Dis illa
Izenburua:
Dies irae Dis illa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Bernard Gasteluzar)
Egilea(k):
Bernard Gasteluzar

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
43-44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Stabat Mater (Ama segoen tristea)

 

 

 Ama zegoen tristea,

 kontenplatzean semea

 habean itzatua

 

 Bihotz malenkoniosa,

 triste eta dolorosa

 dagaz zuen zaurthua.

 

 A, zeiņ hagitz zen tristetu

 Birjina benedikatu,

 haur eder haren ama.

 

 Amaren doloratua,

 ikhusirik penatua

 semearen arima.

 

 Andre hura aditzean

 haiņ dolore borthitzean,

 nor eztzen tristetuko?

 

 Ama doluz ikhustean

 semearekiņ batean

 nor eztzen flakatuko?

 

 Ikhusi zuen zaurthurik,

 burreuek azotaturik,

 salbatzaille emea.

 

 Ikhusi habean hiltzen

 eta penek erdiratzen

 Jesus, bere semea.

 

 Ama amudiozkoa,

 izan duzun ondikoa

 niri ere indazu.

 

 Arima barrena harra,

 bi begietan nigarra

 eman diezadazu.

 

 Bethe dazu, othoi, ama,

 dolorez ene arima,

 triste nadiņ zurekiņ.

 

 Indazu su bihotzean,

 Jesus Christo maitatzean

 dagizudan atsegiņ.

 

 Ama, gauza bat egizu:

 gurutza diezadazu

 semea bihotzean,

 

 Har nazazu semearen,

 enegatik hil denaren,

 partale gurutzean.

 

 Utz nazazu Jesus-ekiņ,

 haren pena handiekiņ

 egon nadiņ dolorez,

 

 Egidazu garazia

 zurekien, o Maria,

 bizi nadiņ deithorez.

 

 Arren Birjinen Birjina,

 amarik den hoberena,

 utz nazazu hiltzera.

 

 Bai, egidazu fabore

 laster dagidan nik ere

 Jesus-en gurutzera.

 

 Zilha nazazu zauriez,

 sesi dolore gustiez,

 aren amorekatik.

 

 Haren odol sarraskiak

 eta tromenta handiak

 iasanen tut gogotik.

 

 Iujearen aitziņean,

 azkeneko egunean,

 behar nauzu beiratu.

 

 Semearen gurutzeaz,

 odolaz, heriotzeaz,

 behar nauzu salbatu.

 

 Arma nazazu itzeez,

 lantzaz eta arantzeez,

 bizi nadiņ grazian.

 

 Gero, hil eta munduan,

 ediren nadiņ zeruan,

 zurekien glorian.

 


Dies irae Dies illa (Mundua, Jujamenduan)

 

 

 Mundua, Jujamenduan,

 Egun kolerak minduan,

 Herrauts egiņen da suan.

 

 Nolako izialdura,

 jausten denean mundura

 juje jauna jujatzera

 

 Trunpeta jotzen denean,

 hillak memento berean

 bilduko tu aitziņean.

 

 Harrituko da natura

 ethortzean kreatura

 tronuaren ingurura.

 

 Izanen da liburua,

 non baitaite markatua

 bat-bederaren kontua.

 

 Jaun jujea da jarriko

 huts gustien jujatzeko:

 ez-tu deusik barkhatuko.

 

 Gaxoak zer dut erraren

 benturaz baita izaren

 justu dena salbaturen?

 

 Erregerik handiena,

 gustientzat hil įarena,

 ez-nazazula kondemna

 

 Orhoit zaite enegatik

 jautsi ziņela zerutik:

 salba nazazu mundutik.

 

 Unhatu ziņen lurrean

 ene bilha gurutzean:

 beira nazazu aldean

 

 Bengantzen juje justua,

 galdegiņ gabe kontua

 indazu barkhamendua.

 

 Bisaia zait ahalkatzen,

 bekhatuek ikharatzen:

 ez natzaitzu urrikaltzen?

 

 Maria duzu salbatu,

 ohoiņ onari barkhatu,

 niri bihotza altxatu.

 

 Arren indazu grazia,

 paira su harrigarria

 ez-dezadan, Jaun eztia.

 

 Har nazazu eskuiņean,

 zure arthalde maitean,

 eta ez utz ezkerrean.

 

 Damnatuak bentzuturik,

 su asprean hondaturik,

 deit nazazu zeuretutik.

 

 Galdez nago belhauriko

 bihotza doluz hiltzeko,

 a, noiz nauzun salbatuko!

 

 Eguna, hire illhuna,

 pitztu gizon hobenduna

 jujatuko den eguna.

 

 Jesus, guziz amulsua,

 barkhaturik bekhatua,

 huni emozu zerua.

 


inprimatu