inprimatu
Ama Birjinaren auenak gurutzearen aitziņean, eskaraz
Izenburua:
Ama Birjinaren auenak gurutzearen aitziņean, eskaraz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Bernard Gasteluzar)
Egilea(k):
Bernard Gasteluzar

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
42-43

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lauda Sion Salvatorem (Eliza, zure artzaina)

 

Tomas de Aquino (Santua)

 

 Eliza, zure artzaiņa,

 Salbatzaille, kapitaiņa,

 lauda zazu handizki.

 

 Egiņagatik nahia,

 laudatzeko jaun handia,

 ez daikezu osoki.

 

 Zure kanten materia

 har zazu ogi bizia,

 banketik gozoena.

 

 Han zuenean sakratu,

 bera izan zen ofritu:

 dohaiņik handiena.

 

 Altxa zazu gora boza

 eta zaite ungi goza

 ogi hunen laudatzen.

 

 Lehen eman ontasunak

 hemen ditu Jesus jaunak

 orai berriz berritzen.

 

 Hemen errege berriak

 Bazko zahar joan gustiak

 berritzen trukatzen.

 

 Itzal hutsa du egiak,

 gau ilhuna iguzkiak

 ondotikan segitzen.

 

 Manatzen du Jesus jaunak

 afaritan eman onak

 ofrenda diotzogun.

 

 Bere gorphutz sakratua

 eta odol preziatua

 konsekra diotzogun.

 

 Odol saindu, du erraten,

 arnoa dela egiten;

 gorphutz saindu, ogia.

 

 Eskuak eztu ukitzen,

 begiek ez ezagutzen

 fedea da argia.

 

 Akzident diferent hetan,

 eta ez substanzietan

 dago tresor handia.

 

 Odola da kalitzean,

 gorphutza ogi-ordean:

 banatan, jaun handia.

 

 Ezta gorphutza zathitzen,

 odola ezta partitzen,

 baņan daude osorik.

 

 Millei zaie zerbitzatzen:

 batek haiņbertze du hartzen,

 deus ez gutiagorik.

 

 Ogi bera dute onek

 eta bera hobendunek

 mahaiņ berean hartzen.

 

 Baņan onek bizitzea,

 gaxtoek heriotzea

 differentki kausitzen.

 

 Hostia denean hausten,

 oso da Jesus egoten

 parte ttipienean.

 

 Figurak dire ukitzen,

 gauzak eztire guttitzen

 bere estatu barnean.

 

 Hau da haurren janharia,

 hau aingeruen ogia

 eta ez ozarrena.

 

 Isaak hau zen gurutzatu,

 bildots hau sakrifikatu,

 hau da kristauen manna.

 

 A, ogi egiazkoa,

 artzaiņ amudiokoa,

 har gaitzatzu grazian.

 

 Arren iguzu indarra,

 zure bisaia ederra

 ikhusteko glorian.

 

 O Jainko, puxant zarena,

 gustiak dakizkitzuna,

 zaren gure khoroa.

 

 Zaren zeruko gorthean,

 zure mahaiņ ederrean,

 gure bozkarioa.

 


inprimatu