inprimatu
Urbiapeko arri landu ori
Izenburua:
Urbiapeko arri landu ori
Sinadura:
Alfontso Irigoien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoien, Alfonso

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
73

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduaren sozio

 

Irigoyen, Alfonso

 

 Banoa, banator, banago.

 Itzarrik beti.

 Nora?

 Edonora,

 Ezin egon geldi,

 biziaren biotzean sartua,

 mantenuaren bearrak artua.

 Indar guztiak

 nola zeruan

 ala munduan

 bustiak

 baleude!

 Ai orduan!

 Poetak

 ezkenduke

 naigabearen parean

 deadarrik

 egingo

 ta

 gizonak,

 iņurri langilleok,

 eztitan

 geundeke:

 gutizi gabe

 arbol edo landare.

 Gizonak, ordea,

 gizon izan nai du,

 garratz bada garratz,

 obera bidean,

 esteak apurtzen

 eztizkatenean.

 


inprimatu