inprimatu
Intxina
Izenburua:
Intxina
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
51-54

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Musu bat

 

Ametzaga, Bingen

 

 Musu bat dut gordeta biotz barrenean

 lore egin nai duana nire ezpain auetan.

 

 Ainbeste urtez naizela eman nai eta ezin

 gero ta gartsuago barnean zait egin.

 

 ***

 

 Eskatu diet amai musu goxoena,

 aur yaio berrientzat gelditzen dutena,

 bai ta, begi bustirik eta ezpain legorrez,

 il semeari eman ziotena azkenez.

 

 Maitaleai eskatu diet sutsuena,

 ta emazte zintzoari garbi, samurrena.

 

 Mistikuak eman dit, goiz otoia egiten,

 bere ezpain aratzetan zaiona sortutzen.

 

 Apaizak, aldareko Berri On deunari

 eskeintzen dion ura, siņismen-opari.

 

 ta martiriak, bere odolduriko aoz,

 Gurutzean ezarri zuana azkenekoz.

 

 Erromesak, bidaldi luzea amaiturik,

 errelikari ematen diona, aozpezturik.

 

 Olerkariak, aren bekoki izekian

 bere zeruko ezpaiņez Musak diona eman.

 

 Uiņak, ondar-altzoan aserrea leunduz,

 uzten dun bitsezko ura, egalun antzeztuz.

 

 Aizeak, tontorrari damaiona, indarrez,

 aginkada bailitzan, maitasun zakarrez.

 

 Eguzkiak, sortzean, otzarren dardarka

 dagon intz tanta pitxi biurtutzen duna.

 

 Elurrak, mara-mara erortzean, lurra

 zuriz garbitzen duan musu garbi ura.

 

 ***

 

 Guziok bat eginda, biotzean gorde

 eta yaio-lurrerantz egingo dut bide.

 

 Aitak eta aitaen aitak yaio ziran lurra

 aien ezur zuriak estaltzen dituna.

 

 Aien odol gorriaz, betiko santua,

 gure gizagurenak egin digutena.

 

 Aren berdetasunaz begi-betagarri

 zaiguna; mendez-mende buru-yabe, garbi...

 

 ***

 

 Ara nai dut, noala nire musu orrekin,

 Ene Yainko maitea, ez eidazu uka egin!

 

 Ta an, belauniko yarri, besoak zabalduz,

 Aberriko lurraz bat egingo naiz musuz!

 


inprimatu