inprimatu
Errimina
Izenburua:
Errimina
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4/6
Orrialdea:
200-203

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Majoria haundiarekin

 

Otero, Bladi

 

 MAJORIA HAUNDIARI

 

 Hemen dago, kantuz eta arimaz, maitatu zuen

 gizona, bizi zena, barrenetik hil zena, eta egun

 batean kalera atera zena: Orduan oro konpreniturik,

 bere bertso guztiak urratu zituen.

 

 Hala da, hala zen. Begietatik habuina

 dariola, amodioaz hordirik, gau batean

 atera zen, nora jakin gabe ihesi:

 Heriotzearen usainik etzegoen leku batera.

 

 Bakezko olak, mandio kulunkatuak,

 hala zituen besoak, airean sua bezala;

 bularraren kontra odolezko olatuak,

 gorputzetik, begira, gorrotozko uhin haundiak.

 

 Honera! Hel! Ene! Airetik doaz hegazi,

 zeruaren kontra, aingeru ikaragarriak;

 itsasoaren bizkarretik doaz, portuz portu,

 ihesi, metalezko arrain bildurgarriak.

 

 Bakean bizi den gizon baten truk ematen ditut

 nire bertsoak. Hemen dago, hezurrez eta haragiz,

 nire azken borondatea. Bilbon, aprilaren

 hamaikan. Bladi Otero.

 

 HASIERAN

 

 Bizia galdu badut, eta aldia, eleztun bat

 bezala uretara bota nuen guztia,

 sasi arrean kantua galdu badut,

 hitza geratzen zait.

 

 Gosea sufrita badut, eta egarria, nirea

 zen eta gero ezer etzen guzti hura,

 isilik itzalak segatu baldin baditut,

 hitza geratzen zait.

 

 Nire lurraren aurpegi garbi izugarria

 ikustearren begiak zabaldu banituen,

 ezpainak apurtu arte kantatu banuen,

 hitza geratzen zait.

 

 Gero negar egiteko, isilduko gara orain?

 

 R. D.

 

 Nire begiak mintzatuko lirake, nire ezpainak

 mututuko balira. Itsu geratuko banintz,

 nire eskumako eskuak segituko luke

 mintza, mintza eta mintza.

 

 Esan behar dut: "Ikusi dut". Isiltzen naiz

 begi hertsirik. Ezetz, ikusi eztudala esanen

 banu, gezurra esanen nuke,

 mintza, mintza eta mintza.

 

 Baina gehiegi eta gehiegi isildu behar dut,

 eta hainbeste esaizun egonik, begiak hertsituko

 banitu, egun guztian egonen nintzake

 mintza, mintza eta mintza.

 

 Argiro dagoena ikustetik libra gaitzala

 Jainkoak! Tristura. Nire eskuak ebakiko

 banitu, nire odolak jarraituko luke

 mintza, mintza era mintza.

 

 GUREKIN

 

 Kafe etxe honetan

 jarten zen Jaun Antonio

 Machado.

 Isilik eta

 misterioz, herriarekin

 bildu zen, luma

 iharrausirik,

 hautsa

 astindurik,

 joan zen...

 

 GAUEZ LEHOIA

 

 Aurpegia bihur, Ludwig van Beethoven.

 esaidazu ze haize sartzen zaitzun begietan,

 Ludwig; nolako itzalak doazin eta datortzan, van

 Beethoven; ze haize alferrek eskobatzen duen

 lekuaren hutsa... Esaidazu zer

 entzuten duzun, ze itsaso apurtuk

 zure belarri gorraren hondamendia jaten duen;

 aurpegia bihur, Ludwig, hautsezko

 maskara jira eta buelta,

 esaidazu ze argik igurzten duen

 zure errauts hezezko ametsa;

 aurpegia bihur, heriotz ondoko

 kapitaina; Ludwig van Beethoven,

 gauez lehoia, kapitel hozena!

 

 ELKARREKIN

 

 Lur hau, denbora hau, jaio nintzenetik nirekin datorren

 usteltasun izugarri hau

 (lur triste eta eder baten semea bainaiz,

 harrizko eta eguzkizko ametsa,

 denpora mingots baten semea bainaiz,

 historiatik apart gertatzen dena)

 nire oinetatik azken esperantzari

 hezurrak kendu arte tiratzen duen lur honek, denpora honek,

 eznaute bentzutuko,

 eskua baitoakit eta beste bati lotzen zaio,

 eta hau beste bati, eta guztien artean katea bat

 egiten da, zuri lotzen nerautzuna!

 

 ORAIN

 

 Bideak.

 Sorbaldetan eguzkia,

 batera doazi.

 Badaude. Beti daude

 bideak.

 

 mundu honetan gizon batek egin zezakeen zorakeriarik haundiena hori baita: heriotzearekin ez gatazka, hil, beste gabe.

 

 I

 

 Niri eta zueri orori deituko digute.

 Zuk eta nik eta guztiok eginen ditugu

 goardiak heriotzearen aurrean.

 Eta arriskua izanen da,

 bala batena.

 Ongi dakizue. Nire, zure eta

 guztion bila etorriko dira.

 Bai zure bila ere.

 (Hemen ezta inor

 salbatuko).

 Eskribiturik dago. Zure izena gertu dago,

 paper batean ikaraz. Nun dio:

 abel, abel, abel edo zu, ni ta oro...

 

 II

 

 Baina zuk, Anso Herri,

 hitz zabalak esaten dituzu,

 aireak eztaramazkienak.

 

 AURRE ALDEKOA

 

 Aspaldi honetan pausoa arindu behar da

 eta itsasora atera; airea egoki dago.

 Gizonak, zuen sorbaldak eztira aingeruak,

 gora sorbaldak eguzki berriaren azpian.

 

 Hau da itsasoa, eta harma haek zarata

 haundiarekin desegiten direnak.

 Gizonak, altza, jaso, gora,

 zuen arbolak bakera doazila.

 

 Espainia, nire ariman arantza.

 Nire ariman hezurra ta arima.

 Ken nire eskuetatik kaliza.

 Lot nezazu zure gerrira, ama.

 

 JENTEAREN ARTEAN

 

 Faltako zait airea;

 ura;

 ogia;

 badakit.

 Airea, inorena eztena.

 Ura, egarrituarena dena.

 Ogia... Bai, faltako zaizkit.

 Baina ez fedea.

 Aire guttiago eta gehiago.

 Egarriago eta haundiagoa.

 Hala da, bai, geroago eta haundiagoa

 izanen da.

 

 POETIKA

 

 Eskribitzen dudanean

 hitz egiten dut.

 

 LOGROŅO

 

 Hemen, hibai honen ondoan

 egia diot,

 harrian eta airean sentitzen naiz

 gaztelania.

 

 GURE POETAK

 

 Logroņoko lurretan Bertzeo.

 Borgoiniako lurretan Bertzeo.

 Frantzian eta Espainian Bertzeo.

 Gontzalo Bertzeogandik

 hurbil eta hurruti.

 

 URREKO PALOA

 

 Kontuz!

 Amerikak jokatzen du ezpatakin.

 urrea defenditzearren.

 

 EGUZKIAREN ZUZENA

 

 Lehen barrenera begiratzen nuen.

 Orain, aurrez aurre, kanpora.

 Lehen ziren itzal isilak.

 Orain, sendaren gainean, eguzkia.

 Eguzki zuzenak iratxekitzen ditu

 lehen itsurik zeuden mendiak.

 

 KALEZ KALE

 

 Kalerik kale,

 plazarik plaza,

 ikusi nituen hiriak,

 zimentua eta erramua,

 bertan bizi izan nintzen,

 Madril, Paris, Bilbo ta Bartzelona,

 nire fedearen

 etxea,

 jente

 ikusia, dendak,

 portaleak,

 haizetan, eguzkitan edo euritan,

 kalez kale

 eraman nuena,

 hala nola

 kaleko zakurra,

 kaleko laguna,

 kaleko adiskidea.

 

 ERRUSINOLARIK EZ UXA

 

 Orain egia esanen dut.

 Eztiot nitzaz ezer, urrikal zaitezte,

 oharkabeko bidegabearen arima, mintza.

 Orain egia esanen dut, baina

 egiaren barrenean, urrezko gaztelua,

 udazkenean, datorren gizona, entzun.

 Esan, eskalea, egia dohainik,

 ezpainak argitasuna isurten duen

 bazter garbia.

 Udazkenean datorren gizona,

 kontuz ibil,

 isiltasuna urrea baita.

 Mintza,

 ezkiak, zumarrak, eguna edert,

 berriz ferdet.

 Orain

 egia esanen dut.

 Egun hondatuak,

 altza,

 jaso

 nire hotza.

 Denbora galdu sakona

 berriz ere, pasa

 goadalkibir borobila.

 Orain.

 Pasa ta segi, itzaletik

 datorren gizona.

 Kantu isila.

 Lepoan harri bat zendukala bota zenuen

 zure burua uretara.

 Egunaren argia:

 Leihoan geldi

 zapal.

 Ez. Itzalezko

 pila.

 Mintzatu ere gabe.

 Bihurtuko naiz.

 Orain hasten da

 euria.

 Hola zegoen goiza,

 maitatu zindudanean.

 Denboran sartzen naiz,

 Duero hibaiaren moduan

 noa.

 Bilatzen dut,

 sustraitu nahi naiz,

 ilunean mugitzen naiz.

 Nungo koba.

 Ezagutu gabeko koba biribila.

 Frantziska Sanchez, erdu nerekin.

 Itsu mustuan, elurra makinaturik

 udazkenean

 datorren gizona.

 Oharkabeko bidegabearen arima, ez.

 Egun ilunak.

 Portaloian botarikako gauak,

 Argia.

 Anketako mintzoa. Itsaso

 urdina,

 Urrezko gaztelua,

 atzera: bildurrak

 jaten baitzaitue.

 Esan palmera,

 ezpainak ikusteko

 bazter garbia.

 Aitanako mendia.

 Espainiako

 bazter garbia.

 Atzo.

 Gizona dator,

 baina eztakus.

 Reusko arrosa.

 Herriaren kantu

 biluza.

 Orain egia esanen

 dut.

 Orain hasten da

 elurra...

 Hola zegoen goiza,

 ahaztu zindudanean.

 Egunaren atea

 zabal zazu,

 ama.

 Begira ama,

 nola datorren

 zauriturik.

 Oharkabeko

 bidegabearen arima.

 Kanta bezate

 ezkiek, bai,

 gehiago,

 gehiago,

 dena izan dadin aurrerantzean argitasuna.

 

 AHATEA

 

 Ahatea banintz, iher egiteko,

 mundutik zeihar iher egiteko,

 ahatea,

 pasaporterik gabe ibiltzeko.

 ezer egiten eztuenaren antzean.

 Ahatea.

 Ahatexka ibiltaria.

 Ifarreko zilarra.

 Egoieko urrea.

 Jainkoa, ahatea bihur nadin.

 Zertarako hainbeste iskanbil,

 hainbeste paper busti

 eta hainbeste maratil?

 Ahate bat.

 Begira horri, hibaitik

 bere kornetarekin datorren

 borri. Gustatzen zaitzu?

 

 BIGARRENEZ GABRIEL ZELAIAREKIN

 

 Atea herstearekin hasten naiz,

 balkoia zabaltzen dut eta nola dagoen karrika,

 zeinbat jente

 ezagutzen etzaituena, begiratzen didate

 eta bizkarra

 ematen didate, honen ostean nork

 erantzuten du, zuk bai konprenitzeu nauzu,

 ezin liteke,

 nire bizia ezta oraindik akabatu,

 eta beste egun batean eskribituko dizut.

 Gaur

 mintza gaitezin. Zuk diostazu

 eskribitzeko, argitaratzeko. Oker zaude.

 Nahi aina eta ahal aina

 eskribitzen dut, baina argitaratzen,

 bakarrik, ze arraio, uzten didatena.

 Beste pitxar bete edanen dugu. Morroia,

 garagarno haboro ekar.

 Esaten nizun kontent nagoela,

 Zure Antolojia Txikia

 liburu haundia da. (Jainkoak libra gaitzala

 liburu lodi eta neskatxa itsusietatik).

 Liburu bat berez zabaltzen da,

 uhinaren moduan.

 Erre nahizu? Ederki,

 zure gutunean zeinbat

 astakeria diozun.

 Egia da: Ahal nuena

 bete nuena.

 Baina utziozu Pilatosi

 eta malenkoniari.

 Nork deitzen du, nork

 erantzuten du, biok

 sobera dakigu eta

 eztaukagu zergatik

 gutunekin denbora alferrik

 gal.

 


inprimatu