inprimatu
Bladi Oterori
Izenburua:
Bladi Oterori
Sinadura:
Gabriel Celaya
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gabriel Aresti)
Egilea(k):
Aresti, Gabriel
Celaya, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
37-41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gauzak, nola diren

 

Zelaia, Gabriel

 

 Hemen hasiko banu ene kantua,

 esanen nuke: Bizirik nago, bi ta bi lau;

 arraia ezta bustitzen; zororik dago arrosa;

 gauza agiriak esanen nituzke,

 gauza zelaiak (nire izenaren parekoak):

 eta hau esanen banu,

 ehun mila modutan esanen nuke

 hemen segitzen dudala bizirik, gizon

 ttiki, kontent, sentikor eta altzatu honek,

 odol-jario edo kolpe batek bultzaturik.

 

 Barre begite, lehertu arte, moralista xerio

 sasi-maisu izugarri hoiek (bakarrikan baitira

 elikatzen ezkaren ideien ausnartzaleak,

 besterik ezean oraindik askok

 jaten dituztenak),

 Karmenekin noala ikusten nautelarik eskandalo

 hartzen duten jaun agurgarri hoiek,

 arrazoiarekin duda gabe nire bersoak txarrak direla

 estimatzen duten kritikero hoiek.

 Eztiet ezer eskatzen. Ni bizi naiz. Kontent.

 Ttua bota bezaidate, hala nahi badute

 (edo ni arbuiatzearekin konsolatzen badira).

 Abegi onarekin errezibitzen banaute

 aginak erakusten dizkidate,

 adurra dadukate zintzilik ezpainetatikan,

 azufre batez kiskailtzen dirade hesteetan,

 eta ikarazarrizko minekin

 salbatu nahi dira,

 anaiaren heriotzearekin bada ere.

 Baina merezi bezain gaitz ezteritzet nik,

 on deritzet, egiaz.

 

 Bizia. polita da,

 eta nik nahi nuke eztezaten gal.

 Embarazo temosoari uko daidiotela,

 gorputza adora dezatela.

 Biri zabalean harnasa har dezatela,

 ahaltasun guztietara zabal ditezila,

 eta lotsa edo bildur gabe,

 kunpli eta mukurru ditezila.

 Hainbeste gorrotatzen dituzten mugatasun hauk,

 hain dira izaerak.

 

 Esan dezatela nirekin (haur bihurturikan):

 Harnasa hartzen dut, nire boltsuak

 "bai" batekin jasotzen ditu nire errai guztiak.

 Esan dezatela: bat-bi,

 gauzak izenakatik aipa ditzatela,

 (hain bakarrak, ederrak),

 kanpora begira, zoriontsu senti

 hainbeste erregalorekin,

 hainbeste ttikitasun atseginekin.

 

 Eztezatela pentsa jakintsuak direla

 hainbeste gogoeta egiten dutelako,

 zabalik lauda dezatela,

 neurririk gabe eman ditezila,

 haien gozamentuaz bizi ditezila,

 eta ez gogorrik

 lagunari ohostutzen diotenaz.

 Kontenta ditezila direnarekila,

 eta bila dezatela Karmen bat.

 


inprimatu