Bizkaitarra
Aresti, G.
Iretargi barriak eztauko argirik
Ez gauberdiko eguski otzak berorik
Ezta egongo Bizkai maitia iņos penadu bagarik
Alan diragutsue Gabriel Arestik.
1
Milla bederatzireun eta irurogeian
Martik dituan egun ogetabian
Bosgarren "Bizkaitarra" banua abian
Kantaduten Bizkaiko euskera errezian
Eta ederrian
Kontsola daitian
Modu politian
Nirekin batian
Bederatzi puntuko bertso barrian.
2
Komeni diran bertso barriak orain kantatzera nua
Neugaz etorri bedi batera gure Aita Eternua
Iņor badago laguntzalia orixe da Jangoikua
Orregaitikan nire kantua lenengo Arengana dua
Laguntasuna emon degidan bestela nago galdua
Gero egon bedi niri begira bizi garian mundua
Gizarte gizagajua
Gure Euskalerrikua
Lengo koplari abillakandik artuko dot ejenplua.
3
Euskeraz kantatzeko banas gustiz torpe
Baņa nire bertsuak eztiraz merke
Nire gustuan karu salduko nituzke
Erostunik eztago ta duaz debalde
Ezer kobrau gabe
Umezurtz dirade
Aita gura dabe
Ori izan beite
Arjentiņan daguan Justo Garate.
4
Erderaz egin gura daguan euskaldunikan munduan
Egon ezpalitz gure euskeria, ezan galduko ain duan
Olango gizon motzak eztauke sarrerarikan zeruan
Pena andiak eukiko dabez zoritxarrian orduan
Eta Jangoiko poderosuak sartuko dauz infernuan
Au pasauko da justiziarik bardin badago altuan
Pentsetan dogun moduan
Daukagun adimentuan
Osterantzian euskal erriok zetako egin zituan?
5
Justo Garate jaunak ederto jakiņaz
Eztau bape eskribidu iņos euskeraz
Aren libru ederrak egiņik erderaz
Eskribitzeko modu arlote orregaz
Gustaduten enas
Egundaņo jamas
Izango da kapaz
Egiten andemas
Gure kontrako milla kritika garratz.
6
Parkaziņua eskatu gura deutsat orain biotzetik
Ezin ikusi leitekelako gizon baten meriturik
Beraren falta gusti-gustia ezpada ikusten aurretik
Gure erriaren kontra falta bat dauko Garatek bakarrik
Lengo bertsuan modu txarrian erakutsi deutsuet nik
Baņa orregaz eztot esaten meriturik eztaukanik
Millaka kontatzekorik
Kantauko neukez poz-pozik
Bat ez izteko ezpalegoke urte beteren bearrik.
7
Euskeraz ikasteko maisu gitzi dago
Erria estudiateko bat gitziago
Eskuan atzamarrak diriala asko
Ortik zenbat dagozan ondo kontatzeko
Bost edo sei baņo
Eztira arkituko
Ezteutsut esango
Diriala naiko
Gustirik da Don justo lenen-lenengo.
8
Beragarako mediku jauna Don justo Garate andia
Areri emon gura neuskio merezi dauan gloria
Bertsotan asi nasan ezkero gura dot aitabitxia
Estranjerian badago bere bera da txit egokia
Eskatzen deutsat ipiņi deidan bear dodan arpegia
Arek eskutik artuten banau kontrarioen begia
Ezta izango argia
Ezpada gustiz nagia
Eta ikusi eztau egingo nire ganora txikia.
9
Kantadu gura deutsat justo Garateri
Euskalerrian zelan garian bizi
Batez bere Bizkaian astokillo ugari
Zaldiekin batera arrantza ta irrintzi
Dagoz danak beti
Gosalde ta arrasti
Isiltzen eztaki
Orrek animali
Aotik indarrak joan jakez igesi.
10
Gaube illun bat igaro dogu ogei urteko luzia
Arratiako bertsolariak-kantadu euskun letria
Egun aretan entzunik aren agotikan musikia
Bertso galantak pentsaduteko badauko abillidadia
Bere ezpainetan arkitzen dogu askotan jakinduria
Euskal jenio bardin-bakuak deukotsa erakutsia
Badauko etorri andia
Gitzitan pare-bagia
Bapere libruk eztau bentzitzen orretan bertsolaria.
11
Autortu bear deutsat egia da ori
Baņa zeruan ezta bapere eguski
Berrogetamar urte luze desegoki
Illunabar tristiak ebazan eduki
Orain Pujanari
Diotsat zegaiti
Gure erriari
Eztegutsan segi
Egingo gauba zital berorrek beti.
12
Eztot deseo eztot espero olantxe pasadu daiten
Baņa biotza sartuta daukat negarrez ukabil baten
Nire bizitza gusti-gustia pasadu gendun entzuten
Urte danetan libertadia etorriko jaku aurten
Non-nai orduan entzungo dozu euskeraz berba egiten
Gure alde etorri egingo dana jaiota dago nonbaiten
Orain eztot siņistuten
Asko deseadu arren
Onegaitikan bizkaitarrari kantaduten deutsat amen.
13
Gure zeruan ezta ikusten argirik
Euskalerri gustia dago illunik
Euskaldun gizajuak bagabis itsurik
Eztadukagulako bape linternarik
Ezkagoz bizirik
Oba bagiņa illik
Adimentu barik
Galtzen garaz ortik
Erremedio billa jakin bagarik.
14
Itsuak dagoz topo egiten kale-kantoi gustietan
Pixkat alegre doiazanian jausten diradez basetan
Areik maitatzen dituen gizon errukiorrak penetan
Dagodez beti lastima andia daukelako biotzetan
Baņa linterna baten premiņa bakarrik daguanetan
Posible bada itsutasuna argiaz iluminetan
Eta garaz alegretan
Gure begien faltetan
Zelan sortuko da kupidia iņoren errukietan?
15
Bankete bat ederra igaz gendun egin
Lagun-kuadrilla onek gure Santurtzin
Txarri baten pernillak milla sardiņakin
Bustitzeko emeretzi otxaba txakolin
Berrogei pospolin
Euren saltsarekin
Ez akabau arin
Egunian ezin
Eta kafe onduan bana pipermin.
16
Orduan gure ganaņo egin eben eskeko pobre bik
Umildadiaz jangoikuarren limosna bat eskaturik
Zoritxarrian gendukan danok gure paltrikarak utsik
Bueltako trena pagaduteko iņok ezeukan dirurik
Ango apari meriendak itzi giņuan peseta barik
Agindu geuntsen ogi zati bat artu egiela maitik
Kristiņandadez beterik
Ezkeunkatsen gorrotorik
Uretamendin bizi baziran be aurreko domekatik.
17
Bata txikerra narru oria itxura eukan ijito
Bestea barriz altu ta fuerte gallego zintzo lijito
Onek eskatu euskun pagadu gineien bana txikito
Biotz oneko personak garaz iduri jakun polito
Sardiņa batzuk emon geuntsazan ogian sartzeko gero
Aste beteko gosea kendu eban olantxe ederto
Pentsadu baņo obeto
Aste pare baterako
Gure kantuan eta burletan lagundu euskun biziro.
18
Bestiak barriz eukan arpegi gogorra
Ezeban ezagutu edukan zorra
Esa-euskun bera zala andaluzitarra
Gerra-denporan izan zala militarra
Gura eban patxarra
Pospolin ederra
Eta pernil zarra
Opetsi bearra
Bestela emongo euskun franku negarra.
19
Berba egiteko eukan modua etxakun bape gustadu
Asi zan leku bertan genduan eztabaidia akabadu
Kaderetatik besuetatik gendun andaluza koiu
Ibaizabal il dan lekuko ur zikiņera botadu
Bildur giņian eleiten tira tximiņoi agaz zikindu
Iger egiten ezekian da beukan zegaitik damutu
Zeruari erregutu
Semiakaz akordadu
Bilbon jaiota gaozanakaitik ezan debalde burladu.
20
Kuadrilla atan ezkiņan biziten pobrero
Amar gizon ezkondu ta iru soltero
Udian otz gendukan ta neguan bero
Iru estudiante ta zortzi tornero
Bat zan igeltsero
Bestia torero
Jente ona gero!
Bageunkan letrero;
Amaitzen eztakigu asi ezkero.
21
Andra geuriak eta nobiak asperturikan egozan
Ezkendulako iņos ipinten kaderarikan elexan
Gure erreguak eta errezuak ezkenduzan egin mezan
Non pasaduten genduzan gabak sartu zirian peskizan
Alantxen dabil azagaria gaubaz duanian kazan
Eta onduen gengozanian andra-taldia agertu zan
Meriendia itziaz an
Korrikan joan giņazan
Ta Zierbanara allegan arte gelditu ezkiņadezan.
22
Ta gure apariagaz sardin-txakoliņa
Geratu zan poz-pozik gallego fiņa
Arentzat millagro bat zeruak egiņa
Apur bat ez ilteko izan zan ariņa
Gozua sardiņa
Ona pospoliņa
Asetzeko aņa
Guria zan baņa
Agertu jakun nire andra sorgiņa.
23
Jesukristoren Ebanjelio gustiz beneragarriak
Ejenpluetan argitzen deuskuz Aren egia andiak
Ondo konprendi azoten deusku zerua paraboliak
Komeni jaku zapaldutia Jangoikuaren biriak
Artu daiguzan euskeraz Aren berba egiteko moldiak
Istoria bat kontau dot uler dagizuzan errazoiak
Zegaitik ene peniak
Ene bigotz fugertiak
Ezin legikez kontsideradu Bilboko euskaltzaliak.
24
Gallegua legetxe ezin porta leikez
Pausuak desorduan emoten dabez
Komenitzen danian esan bear ezetz
Komeni eztanian orduan bai baietz
Gustiak aldrebes
Egiten dituez
Arruak zelan ez!
Aingeruak legez
Euskeria ilteko jaio diradez.
25
Ze salbaziņo eduki leike gure euskera maitiak
Itsuak bardin badiraz aren laguntasun-emoliak
Parabola bat kantadu dedot itxiko dabez begiak
Ez ikusteko nigandik euren itsutasun terribliak
Ta ze ardura izan leiskue trapu baten koloriak
Ze ardura bertso baten ipinten dan erderazko berbiak
Zortziko ero abaneriak
Abarka edo zapatiak
Kanpo santuan lurra artuten badan gure izaeriak?
26
Sarri entzan nozue bertso gustietan
Bizkaia dagoala beti penetan
Baņa orregaitikan enas alegretan
Enas alegretan da eztot sufrietan
Banago baketan
Poz-pozik benetan
Zerren munduetan
Gerade abrasetan
Merezidu ditugun arriskuetan,
27
Gerra-denporan komendantiak mandatzen dabe soldautza
Ta pillotua obeditzen da datorrenian ekatxa
Elexan bere Aita Santuak daroia buruzagitza
Ta kristinauak eztegutsie desobedietan itza
Au da eredua segietako bire gustietan giltza
Auzi bat ondo defenditzeko bear da abogadutza
Ganerakua da ametsa
Pentsamentu gustiz motza
Ezelan bere amorerikan emon eleikian gauza.
28
Baņa gure Bilbagun ori ikusten dogu
Zelan eztakiana izan dan maisu
Egiak jakiteko egiten dan botu
Fuerte gedar egiņaz errazoia dogu
Ostantzian galdu
Zorotzat pasadu
Ori dala modu
Egiak ukatu
Ganera jakitunen graduak artu.
29
Gusti onegaz gure Bizkaia kondenaturikan dago
Araba barri lotsagarri bat bost urtian izateko
Problema ori ikusiteko gitxitxu gagozalako
Ta gure beso oneitan indar eskasa daukagulako
Akaso eztau alkantzaduko bapere erremedio
Eta itsuen itsueria zantarra dala medio
Aurrerantzian etxako
Bentajarik etarako
jenio oneri jangoikuak emon euskuna andiro.
30
Euskaldun errazako jente erdalduna
Biziko da Bizkaian, au nire pena!
Eta gusti-gustirik lotsagarriena
Eskuan daukagula erremedio ona
Ondo dakiguna
Danik ederrena
Iraungo dauana!
Errua norena?
Etorkizunak diņo: Bizkaitarrena.
31
Mutil gastiok gauba onetan daukagu esperantzia
Urte batian etorko dala guretzat egunsentia
Nondik ta nora eztakigula azkenian eguskia
Gure zeruko illunpietan izango dala argia
Esperantza bat izan bagarik ori da gure fedia
Zetako orduan daukagu gure zanetan odol garbia?
Nire berbien luzia!
Nondik nasala torpia?
Bertso oneiri emon beotset oragin errematia.
32
Oneik ogetamabi bertsok dodaz para
Munduak jakin leian nire euskara
Justo Garate jaunak nagiala anpara
Edo bestelan niri kajia prepara
Errukitzen bada
Amengo kulpara
Izan daitiala
Biguna kolera:
Desterradu naiela Amerikara!