Amsterdameko orhoitzaren bat
Mirande, Jon
Atzerri hontan nola ez laite
Ene gogoa enoa?
Nepenthes ordez beharrik ba dut
Jaunen garagar-arnoa:
Jasan ahala hurrupaturik
Paristik hurrun ba noa.
Lanhoak oro mozkor horailak
Barreaturik ni baithan,
Barneko soaz berriz dakusat
Sekul' ahantzi ez zaitan
Amstel-ondoko hiri maitea,
Zeinen lillura derraitan.
Amsterdameko kaletan gaindi
Berriz narama orhoitzak,
Etxe naroak ikhusten ditut,
Botz ixilaren egoitzak;
Betha litzake arima batek,
Han, bere aiho bakhoitzak.
Itsas-ontziek, lur-bil orori
Eman ondoren inguru,
Zekarten portu Ipharrekorat
Sorthaldearen leinhuru;
Urbidetako ura, ordea,
Berde zen eta ekhuru.
Baldin parketan ba zen atsegin
Hainbat loreren artean,
Lantegi eta bulegotarat
Jende ariok joaitean
Zuten antz zintzo ta zentzatua,
Kalvindarrena zatean...
Kalvinismurik othe zen aldiz
Nengienean paseiu
"Karrika bero" hersietarik,
Ostatu eta bar theiu
Hętan maitharzun ez-ohituek
Ba zutelarik entseiu...?
Utzirik gibel eme bero ta
Gizon mozkorren multzoak,
Nindabilano parketan, hurran
Haur goiz-loratu gozoak,
Ene zentzuak oi! ez ziraden
Kalvindar eta zintzoak...
Lore heietan, Bessie, gaur zutzaz
Bertzerik orhoit duta nik?
Ez... zu bakharrik, irriņo batez
Ene altzoan etzanik,
Blue-jean gorritan gorputxo bera
Pereku-gose jadanik.
Nahiz guztia solhas bat izan
Garagar-arnoz sorthua,
Zure orhoitzak daut populkatzen
Gaur Pariseko mortua,
Amets duela nire bihotzak
Amsterdameko portua.
Zuri eskerrak, Amsterdam, (edo
Jainko-edari honari),
Esperantza bat bihotz-ondoan
Athea joka zait ari:
Erdiz jostaka, benetan erdiz,
Bainan eztiki kantari!
Esperantza bat oraino denik
Ur berdearen kolore
Edo haur-eme baten soaren...
Ukhan dezala ondore
Nik baratzetan, behin, harzara
Biltzeko zenbait goiz-lore...!
Ipharraldeko Amsterdam hori,
Zor derauzkizut eskerrak,
Utzi dautazun amets-ondoko
Esperantza so ederrak
Dauzkidalakotz are zohartzen
Gaur Pariseko bazterrak.