inprimatu
Erri-min
Izenburua:
Erri-min
Sinadura:
Friedrich von Schiller
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Mirande)
Egilea(k):
Mirande, Jon

Schiller, Friedrich

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/4
Orrialdea:
21

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atzerriko neskatilla

 

Schiller, Friedrich von

 

 Aran baten, artzain-artean,

 Agertzen zan urte-berriz,

 Lehengo larratxoriekin,

 Neska bat, ederra guztiz.

 

 Ez zan aran hartan jaioa,

 Iņork ez zekin nongo zen,

 Galtzen ziran haren oiņatzak,

 Neskak aldegin ondoren.

 

 Haren ondoan pozez zegon

 Biotz oro irigia;

 Andraurenak urrundu arren

 Lasaitasun larregia.

 

 Ba zekarzkin lore eta frutu

 Beste lur batek emanak,

 Beste eguzki batek ondurik,

 Izadi obe batenak.

 

 Bakoitzi zerbait zemakion,

 Nori frutu, nori lore;

 Doaiturik zijoan etxera,

 Naiz mutiko, naiz agure.

 

 Arrotz denak ongi-etorri

 Zitun; baiņan maitariei

 Zemakien emai onena:

 Lili ederrenak haiei.

 


inprimatu