inprimatu
Oakit!
Izenburua:
Oakit!
Sinadura:
Anizeto Zugasti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zugasti, Anizeto

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/6
Orrialdea:
153

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


XXXI

 

Aresti, G.

 

 Ernerik genituen belarriak

 hala ere eztugu ezer ulertan,

 erdaraz minzatzen baitzitzaizkigun,

 nahasputzu zituen eztarriak.

 

 Noizik be'in zerbait genuen behatzen,

 baina ez nioiz hori bere betan:

 apur hura oroitzen dugu egun,

 gure barnetik baitzaiku hedatzen.

 

 Enzute hartan ezkerki bekatu

 e'iten genuen: eztakigu zertan.

 Ho'la paradisutik gabis hurrun:

 eztugu gure xedea behatu.

 

 Eztugu erdararik enzun gura:

 hogen tipiak haundienak dira.

 


inprimatu