Egazkin
Zugasti
Izar bat ikusi det
Korri eta korri...
Zuria baņo ere
Gorria zan, gorri.
An urruti batean
Zitzaidan ageri,
Burrunba-otsarekin
Jolasean ari.
Geroz ta gertuago
Elkarrekin beti;
Izar-zolan panpantxo
Jolasten maiteki.
Aldizka bat aurretik,
Aldizka jarraiki,
Zurrunbillo luzeak
Egaz daramazki.
Goi-goian parez-pare
Arin pasa zaizkit,
Izar ta zurrunbillo
Kiņuka gaņetik,
Jolas ta korri biak,
Kukili-kukili;
Laņoak urrutian
Bi-biak itzali...
Izar bat ikusi det
Korri eta korri...
Zuria baņo ere
Gorria zan, gorri.
|