Gabon-gabeko ametsa
Pagogaņa, Yoanes
Gabon gaba ontan Bidaso-ertzean
daukat gau-bidea. Izarren artean
illargi laurdena, zillar igitei lez,
gizon bakoitzentzat keņu zorrotz dager.
Bide zabalean Olentzerorik ez,
ez oiu, ez abes, iņun alai oles.
Ixiltasuna gau guzietan jabe.
Beltz-beltzez jantzirik gabarrak lo daude.
Zugaitzak, bidean, ostroperik gabe,
abar karsoil goruntz, daude luze-luze;
illen beso mear obietatik at
iņoiz ezin iges, gogor egon bear.
Kexagarri nago bakarde osoan
orko arrobian, nun gau beltzenetan
iratxo maketsak tuzte zintzarrotsak,
bertan urrats-otsak dauzkat erantzunak.
Ibaia erdian, gabarra itxuran,
ur-landatxo dago zugaitz eder pean.
Etzaio ajolik Gabon-gaba danik.
Ur-bizi garbian ametsetan. Noiztik?
Olako batian, oarturik gabe.
itxaso aldetik argitxo bat dager.
Arin ta lerrakor ur-landara dator.
Kezka mingarrian zer ote dan nago.
Lendabizi txinpart, orain gar antzera
zugaitz kularaiņo edatzen da argia;
argi txit dizdia, xahu, begikoa,
eguzki orratzak bezin arraitsua.
Orduan, bai ipar bai ego-aldetik
jendetza millaka dator onuntz aurki.
Lohizune bazterrak une batez, tanpez,
doi-doi kokaturik bete dira jendez.
Jesus bera ortxe, ur-landa erdian,
bekoki jauzkorra, begi negartiak,
odol-malko batzuek saminki ixuri-ta,
ala dio kirats, garratz, suko eran:
"Ez nator zuen alper ongi-etorria
urriki artzera, baizik agerkian
danoi esatera bide okerretan
agitz erranduki galdu zeratela.
"Orain ainitz mende nere bialiak
ikasi zizuten bizikor bidea:
anaitasun bero, alkarte kartsua.
Zertan daude oriek zuen bizi-moduan?
"Pekatari gorrak nere lur-bizian
agertu zidaten beren txar-bidea
eta gero zintzo, Madalena antzera,
berezi oi zuten nere aterbea.
"Zuen artean nundik biotz onekoak?
Nun gogo zuzenak, jaidura garbiak?
Laidotu zerate iru ogenetan;
arrokeri, diru, lizunkeri pean.
"Arrokerizale: naspilla gorrian.
Dirukerizale: lapurren auzoan.
Lizunkerizale: loya beltzenetan.
Ontasun sai oriek ez ote utsetan?
"Orain nai duzute, zeņek laisterrago,
goi-tarteak eta illargia gaindu.
Agitz galgarria dala bide ori
oartzeko beta ta almenak ba'ote?"